sasoibide+: hirutontorreta, 621m

Hirutontorreta Bergarako mendi tontortxoa da, 621 metrokoa; bertaratzeko San Prudentziotik gora aldapa handia dagoenez, Kanpanzarretik abiatzea aukeratu dugu. Aurreko egunetan euriak sortutako putzu eta lokatzak saihesten arreta jarri, bidean aurrera, aldapan gora… Hor ikurriña, heldu gara! Baina, ikurriña bakarra ez,…

erronka: inaziotar bidea, 1. etapa

Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest. Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz. Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura…

4. erronka: arrasate «balkoitik»

2020-7-2 Gaurkoan ere, erronkari erantzuteko prest! Ospitaletik gora, Kurtzetxikiko bideari ekin, eta, Balduenpotoren ondotik pasa, Lakre gero, eta bidegurutzean, harrobi alderantz hartu dugu. Arrasateko ikuspegi ederra, «balkoi» moduko batetik, grafitia, San Josepe ermita eta… kafetxo baten aurrean tertulia, gustura. Lainotuta…

3. erronka: armarriaren bila!

2020-6-25 3. erronkari heltzeko, oraingoan taldeka ekin zaio. Eguraldi beroa dela eta, irteera ordua aurreratuta, Aretxabaletan dagoen armarriaren bila abiatu eta aurkitu. Han, harrizko armarri ederra, udaletxeko lorategian lasai, itzalean, bakar-bakarrik, leinu horren historia luzea adierazten duten irudiz osatuta… Zergatik…

2. erronka: sanprubusera!

2020-6-18 2. erronkari ekiteko gogoz, Biterin lagun taldetxoa elkartu gara. Musukoaz egon arren, elkar erraz ezagutu dugu. Gaurkoan, azken garaian hain gustukoa dugun terraza berri batera joango gara, sanprubusera hain zuzen ere. Eskuz eginiko mahaien inguruan eseri, atsedena hartu, kontu…

Ekaineko 1. erronka!

2020-6-11 Martxoan, Covid 19aren ondorioz, eten egin ziren gure irteerak. Harrez gero, paseoak, sasoibideko lagunak… faltan bota ditugu eta berriro hasteko gogo bizia sortu da gure barnean. Ekainean erronka horri heldu diogu: Barrenatxo Errotaren berritze lanak ikusteko irteera. Eli Alzolak…