andra mari zuri

Goiza ederra Andra Mari Zurira joateko. Bide ezaguna: ospitaletik gora, Asuelaraino. Gaurkoan ezinbestekoa ur botila sarritan astintzea, hidratazioa zaindu beharra daukagu eta. Asuelatik aurrera aldiz, bide gehiena gerizpean izatea gustura hartu dugu. Txaeta errekaren murmurio atsegina sumatzean, zenbaiten bihotzetan txikitako…

zigarrolako balkoian, primeran

Egun hauetako euriek bukatzear daudela dirudi, hala ere laino ilunen mehatxua hor presente. Ea libratzen garen! Ospitaletik Asuelara, hor aldapan gora, eta ezkerretara dagoen pistatik aurrera. Anboto, Udalaitz… ikusmira liluragarriaz gozatuz, beste pista batekin elkartu arte, eta gorantz jarraitu. Zabaltzen…

ibaiertzetik, etxezarretaraino

Ibaiertzean landare espezie askotarikoak biltzen dira, zuhaixkak eta zuhaitzak, baita hainbat belar mota eta ihiak. Horien artean zenbait ezustekoak ikusi ditugu: Zerrajeraren ondoan, kiwiaren landarea deskubritu dugu, haratago pikondoa, sasimahatsa, hurritza… Ibaiertza landare aniztasunaren gertuko erakusleihoa da, eta Lens programari…

sasoibide+: gorostiza baserria

Gorostiza baserria Arrasate udalerriko hirigunean dago. Eskuineko alboan, atxikita, eraikinaren interes arkitektonikorik handiena duen elementua dago: dobeladun arku zorrotzeko sarrera. Gaur egun landa zonako euskal etxeen arkitekturaren kategoriakoa bada ere, interes historiko nabarmena duten eraikuntza elementu batzuk ditu, antzinatasuna ez…

antoniñako hezegunea

Gaurkoan, taldea bitan banatu da, batzuk Donostiara Biomagune ikerketa zentroa bisitatzera. Aste honetan, Emakumeak Zientzian proiektuaren barruan antolatu diren saioetariko batera joan dira. Besteok, Antoniñako hezegunera paseoan. Elik, gaurkoan ere, adi-adi entzun ditugun zenbait datu ekarri dizkigu. Arrasateko Zientzia Elkarteak…

sasoibide+: olandiotik miraballesera

Olandiotik gora, aldaketa asko sumatzen da, obrak, makinaria… eta Laboral aurrean dagoen Oteizaren eskultura, kaiola baten sartuta. Zergatik ote? Babesteko, tokiz aldatzeko edo… Miraballes baserriaren inguru zaindua, zabala, atsegina… Ardiak bere bildotsekin zelaian lasai… Aldapan behera, pistari jarraika trialsineko eremura…

miraballes baserria

Eguraldi bustia izan arren, bagoaz Miraballes baserrirantz. Aterki, txapel, makil… eta lagunez inguratuta. Olandioko bidean obra dezente: bidea zabaltzen, aparkaleku berriak atontzen… makinaria ugari. Orbela ugari bidean, eta Miraballesen irudia hor aurrean, beti bezain dotorea. Zelako ikusmira ederra begi aurrean…