Honakoa Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioko kolaborazioa duzue, 2024ko otsailaren 8an uhinetan entzun zena. Idatziz nahiago baduzue, elkarrizketako testua gehitu dut. Gutasunaz ari gara gaur Baipasan eta jo genezaken soziologo edota antropologoren batengana gu-az egon badaudelako teoriak baina gutasuna praktikatzen duen lagun batekin hitz egitea erabaki dugu. NAROA ELORTZA du izena eta Euskadi Irratiko fitxan agertzen da kooperatibismoa ikertu duela, sindikatu bateko langilea izandakoa dela, gaur egun Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kide dela, Biziolakoa ere bai -ekonomia sozial eraldatzailea lantzen dute bertan- , ama da, eskolako guraso elkarteko kide eta une honetan ezin du gurean zuzenean aritu mozorrotutako
Segi irakurtzenEtiketa: segregazioa
40
Artikuluaren izenburua ez da mamiak eskatzen duena, badakit. Hamarkada aldaketari omenaldia egin nahi nion, hori da egia. Baina zer izan zen 1983a, gure gurasoentzako berezia izateaz gain? Frikiok, adi: AEBn A taldea telesailaz gozatzen hasi ziren, Arpanet TCP/IP protokoloa aplikatzen hasi zen (Internet-en garapenean gakoa) eta lehenbizikoz telefono mugikor bat merkaturatu zen. Gertuxeago, uholde izugarriak. Bilboko irudi latzak eta Oria ertzeko errotak urak hartuta. Euskalgintzako frikiok eta migranteok, hau guretzako: Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zen. Hurrengo urtetan etorriko ziren herriko telebista, aldizkaria, emakume taldea, aisialdi elkartea eta enpresak euskalduntzeko elkartea. Hamarkada haietan Arrasateko euskalgintza hamaika frontetan aritu zen, eragile
Segi irakurtzenEskubideez harago
Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.
Segi irakurtzenUkazioa printzipio gisa
Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu behar ditugu. Gatozen azken asteotako beste datu batera. Ekopol ikerketa-taldeak jakinarazi duenez, Zubietako erraustegian egindako isurketen neurketetan lortutako datuen arabera, 2020an bi mila aldiz gainditu zen kutsadura muga. Kasu honetan ere, datua erabil genezake alternatibak bilatu eta egoera eraldatzeko; esaterako, Zubietako errauskailuan dauden akatsak eta
Segi irakurtzenIkasturte berria
Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.
Segi irakurtzen