Behar dugun agenda

Itsasondoko mediku etxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira, inguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz, baina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik deituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio publikoko beste milaka langilek bezala. Hala ere, gaur egun inork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio publikoa ABLE (ETT) garrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere. Izan ere, agenda sozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek eskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da hiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei buruz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako politikak

Segi irakurtzen

Bagara-ri merezitako aitortza

Peluka eta toga jantzi genituen berriz ere. Eszenatokian Lope oñatiar edo aramaioarra, On Pru epailea, atsuak, baserritarrak… guztiak Bagara epaitzeko prest, bere itxiera ekitaldian. Sentimendu gazi-gozoz betetako uneak izan ziren. Urteotan bizitako une ederrak, proiektuak, erronkak… errepasatu genituen umore klabetan, hausnarketa hutsetatik harago, herrigintzan oinarritutako eraldaketa praktikan jarri izanaren sentsazioa nagusituz. Izan ere, urteotan Bagararen bueltan proiektu oso interesgarriak gauzatu dira, proiektu puntualak zenbaitzuk, baina guztiak beharrezko dugun eraldaketa sozialerako oinarriak finkatzeko ezinbesteko. Umorez bustitako toberak ekarritako terapia kolektiboak izan ditugu (indibidualismoa egurtuz, sasi-punkitasunaz barre eginez…), baita urte luzez hain ahantzita izan dugun elikadura burujabetzaren aldeko proiektuak garatu ere; Arrasateko

Segi irakurtzen

“Amul been nit ku leegalul”

Eraldaketa eta alternatiben bueltako hamaika azoka sozial izaten ditugu inguruan. Azaroaren 17an Ordizian izandakoak, baina, aipamen berezia merezi du. Koloretruk kulturen arteko topaketak egun bizi ditugun erronkak modu integralean lantzeko aukera eman zuen. Ez ziren soilik bildu bertan ohiko eragileak (Goiener, Izarkom, Olatukoop…). Pausu bat harago joan, eta Ordiziako eragile sozial anitzek (gaztetxea, mugimendu feminista, gastronomia txokoak…) eta, bereziki interesgarria dena, migratzaileen komunitate zabalak hartu zuen parte bertan. Esperientziak partekatzeko guneak izan ziren, “munduko arrozak” poltsiko guztientzako bazkaria… baita kolektibo ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatzeko txokoak ere. Estitxu Eizagirrek Mbolo proiektua aurkeztu zuen aste hasieran. Inork lanik eman nahi ez, eta

Segi irakurtzen

Goitik behera ala behetik gora?

Virginie Despentes-en King Kong Teoria liburua hasi berri dut. Lehen kapitulutik gogor hasten da: baieztatzen du estatuak, bere komunikazio eta aisiaren industriarekin, amatasuna gainbalioesteko mezuak zabaltzen dituela, baina ez emakumeekiko eskuzabaltasunez, baizik eta norbanakoak anulatu, menpeko bihurtu eta estatu totalitariorako bidea leuntzeko baizik. Kapitulua bukatu eta hara! EAJk berriz ere PPren aurrekontuak onartu ditu, IBEX35-eko Ciudadanos-ekin batera. Estatutua eta konpetentziak kentzea nahi duten horiekin. Presoak urrun mantendu eta bakea oztopatzea helburu dutenekin. Hori bai, guztia Euzkadiren hobebeharrez omen. Despentesen hitzak gogorarazi dizkit EAJren justifikazioak. ‘Guk dakigu zer den zuentzako ona, utziguzue zuen partez erabakitzen’. Hori da beren gizarte eredua: botere

Segi irakurtzen

Akabo amesgaiztoa!

Loti Ederraren lehen bertsioa Italian argitaratu zen, 1634. urtean. Giambattista Basile-ren Eguzkia, Ilargia eta Talia ipuinean, printze batek Talia lo topatu, eta bera esnatu gabe bortxatu egin zuen. Haurdun gelditu, eta artean esnatu gabe, bikiak erditu zituen Taliak. Dio ipuinak haurtxo horietako batek esnatu zuela ama, atzamarra miaztu eta kalamuzko ezpala kenduz. Printze bortxatzailea, errege bihurtuta jada, berarengana itzuli zen, eta maitasun istorio eder bat hasi zuten. Ipuina aldatzen joan zen, ez baita batere elegantea bortxatu zaituenarekiko maitasun erabatekoa sentitu behar duzula esatea. Mezuak sotilagoak bihurtu dira, printze urdinaren zain egon behar dugula iradokiz, laranja erdiak zoriontasuna emango digula sinestaraziz.

Segi irakurtzen