Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari duten garrantzia aitortzen. Ikasle kooperatiboaren ideia oso interesgarria da, zeharkako konpetentziak eta talde-lana ezinbestekoak dira, ados. Baina egunerokoan erakusten dizkiegun apustu eta ekintza politikoek bihurtzen dute ikaslea subjektu kooperatibo eta kolektibo, nire ustez. Grebak, protestak, bilkurak, elkarlanak… horiek gabe, nola ikasiko dute ikasleek kooperatibo izaten?
Segi irakurtzenEtiketa: politika
Ikasturte berria
Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.
Segi irakurtzenBehar dugun agenda
Itsasondoko mediku etxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira, inguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz, baina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik deituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio publikoko beste milaka langilek bezala. Hala ere, gaur egun inork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio publikoa ABLE (ETT) garrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere. Izan ere, agenda sozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek eskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da hiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei buruz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako politikak
Segi irakurtzen“Asier ETA biok” dokumentalaz
Atzo “Asier ETA biok” ikusi nuen. Ausarta iruditu zitzaidan, lotsaz (edo beldurrez, zeinek daki) azaleratu ez ditugun zalantzak planteatzen dituelako, besteak beste. Zentzu horretan, Aitor Merino naturaltasunez, zintzo, mintzatzen zela iruditu zitzaidan. Eta miresgarria iruditu zitzaidan. Miresgarria, sarriegi isiltzeko joera hartu dugulako, alde batean edo bestean izanda. Aldeek, zoritxarrez, oraindik ere zentzua duten gure herrian. Hala ere, sinetsi nahi dut “nirekin edo nire aurka” diskurtsoa alde batera uzten ari garela pixkanaka. Batzuk beste batzuk baino indartsuago, beharbada. Ziur naiz ostiralekoak, baita dokumentalak ere (bakoitzak bere neurrian), bide onetik goazela erakusten digula. Aurrera bolie!
Segi irakurtzen