Utopiaz bi hitz

Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu bat da, azken finean. Gu bezalako ameslariek, utopia buruan izanda, eraldaketa helburu zuen prozesua abiatu zuten garai hartan. Komunitate konprometituak, berriz, Arizmendiarretaren eta bere ikasleen proiektuari jarraipena eman zion geroago. Utopia kolektibo bat bazegoen garai hartan, hein batean zapaldutako eta porrot egindako jendartearen biziraupena bermatzea

Segi irakurtzen

Debagoieneko lehen #Tobera: Arrasate errudun

Banuen gogoa Toberari buruzko hitz batzuk idazteko, hainbat arrazoigatik. Gaurkoan, azken egun frenetikotatik pixka bat deskantsatu ondoren, badoaz. Ezer baino lehenago, eta girotzea ezinbestekoa denez gero, hona hemen Aitor Sarasuak idatzitako bertsoak, hunkigarri eta egi frankoz betetakoak. Hartu minutu batzuk ikusi eta entzuteko, merezi du-eta. “Tobera: fauna txiki bat” Aitor Sarasuak egindako kopla ederra from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo. Hasiera hunkigarria izan genuen bertsookin, benetan hunkigarria. Lehenengo barre algarak, baina, Goienako zuzeneko erretransmisioarekin hasi ziren. Hona hemen akusatuetako baten hitzak:Tobera: Goienako konexioa from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo. Eta handik aurrera, barre algarez eta autokritika eta hausnarketarako unez betetako

Segi irakurtzen

EHUko ikastarotik bueltan

Nire tesia aitzaki hartuta, non krisiaren kudeaketa kooperatibetan aztertu nahi dudan, lehenengo aldiz EHUko Uda Ikastaroetara etorri naiz. Krisian agente ekonomiko ezberdinek duten eragina aztertu da honako izena duen ikastaroan: “Crisis y agentes económicos: un marco mundial en crecimiento“. Zein zen nire helburua? Nire formazioa hobetzea jakina. Izan ere, informatika arlotik etorrita, arlo ekonomikoan ez nago oso jantzia. Hala ere, kooperatibak eguneroko kontu izan ditut txikitatik, eta Arrasatekoa izateak industria munduarekiko nolabaiteko lotura ere eman dit. Hala ere, nire tesia gauzatzeko hori ez da nahikoa. Interesgarria izan da ikastaroa, ekonomikoegia baina. Esan nahi dut, ekonomialariei bideratutakoa izan da, gauza batzuk

Segi irakurtzen