Heldulekuak

“Krisi egoeretan shocketik salbu mantentzen gaituena gure errelatoa da: nor garen, gure erroak, gure ibilbidea, gure historia.” Halaxe dio Naomi Kleinek “Shockaren doktrina” (2009) dokumentalaren hasieran, 2008an lehertutako krisiaren testuinguruan. Orduan ere krisi sistemikoaren ideiarekin luze aritu ginen: sistemaren kaosa, krisi ekonomikoa, ekologikoa, demografikoa, kulturala… Eta egungoa ere ez da oso ezberdina. Osasun larrialditik irten gabe, larrialdi ekologikoari buruz aritu zaizkigu, krisi energetikoaz… eta, azkena, gerra. Krisi sistemikoaren eta kolapsoaren ideiak berriz ere protagonismoa hartzen du, bakean uzten ez gaituen euli gisa. Etorriko den kolapsoaren aurrean, lehengaien gaineko espekulazio saio berri bat da gaur egungoa. Baina ez, kontsumo maila hau

Segi irakurtzen

Komunitateak

Albistegietako lehen lerrora egin dute jauzi komunitateek bat-batean; beno, energia-komunitateak dira modan jarri direnak. Izan ere, komunitatea erdigunean izatea, behar sozialak lehentasun bihurtzea, komunitateak ahalduntzea… hori guztia ez dago modan, eta ez dela sekula egongo esango nuke. Horregatik, ezinbesteko dugu ongi bereiztea zer den ekimen komunitario bat, eta zer den negozio estrategia, auzolanari eta erantzukizun sozialari gertatu zaiena ez gertatzeko. Izan ere, slogan politiko hutsean gelditu da bata, eta bestea, negozio basati eta zikinenak estaltzeko marketin tresna bikaina bihurtu da. Energia-komunitateentzat egitura juridikoa proposatu dute erakunde publiko eta enpresa handiek. Pozgarria da kooperatibak izatea beraien proposamena, definizioz kooperatibak ekimen komunitarioak

Segi irakurtzen

Utopiaz harago

Goierriko Koopfabrika hasi genuen pasa den astean Ordizian, BiziOla sarearen ekimenez eta Olatukoop eta Ordiziako Udalaren laguntzaz. Kooperatibismoaz, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz eta alternatiben saretzeaz aritu ginen, baita lurraldearen egituraketari buruz ere. Bazen saio horretan Debagoienera itzularazi ninduen zerbait. Aita oroitu nuen, jakina, gozatuko baitzuen kooperatibismoaren irakurketa integral harekin. Baina harago, mugimendu kooperatiboaren saretzearen ilusioa zen nagusi bertan. Eta hala izan da Goierriko ESEa saretzeko abiatu dugun prozesuan: eskualde mailako hainbat eragile elkarlanean, komunitatearen ongizatea ardatz eta helburu dugula. Bide horretan, eta Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren hastapenetan gertatu bezala, komunitatea, eskualdeko izaera eta lurraldetasuna dugu oinarrian.  Abiapuntuak oso ezberdinak izanik ere, Goierrik

Segi irakurtzen

Indartuko gaituen sarea

2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena eta Goierri ez dira hain ezberdinak. Bietan industriak jan ditu lur emankorrenak, Euskal Herrikoekin alderatuta langabezia-tasak baxuagoak dira, eta biztanleko BPGak, berriz, Gipuzkoako altuenak. Jakina, bi eskualdeetan emakumeenak dira datu txarrenak. Datu esanguratsuadakar Gaindegiaren 2019ko txostenak: Debagoienak du Gipuzkoako errenta desoreka txikiena, kooperatiben mugimenduak eskualdean duen pisu ikaragarriari esker. Goierriri buruz ez

Segi irakurtzen