Oporren azken egunean ari naiz ordenagailu parean hitz solteak josi nahian, Goiberriko irakurle finek zer irakurri nahiko ote duzuen asmatu guran. Udan gure etxean zaharrak berri izan ditugu, azken hilabeteotako joerak ez dira aldatu: eguraldi lehorrarekin arduratuta, argindarraren kontsumoarekin tentuz, erosketen zerrendarekin adi… lotarako eta deskantsurako tarteak, horiek izan ditugu nobedade. Zuek ere antzera, ezta? Nekatuta nabari dut burua, etsipenez eta beldurrez bustitako giroan. Kolapsoari buruz ari zaizkigu bat-batean komunikabideak, gauza berria ez den arren. Gogoan ditut oraindik Usurbilen Auzolan-ek antolatutako jardunaldi haiek, Joseba Azkarragari zetorrenari buruz hitz egiten aditu genion hura. 10 urte baino gehiago pasako ziren ordutik, baina
Segi irakurtzenEtiketa: GoiBerri
Kooperatiben Eguna
Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko izan. Egin, izateko egin. Aldarrikapenez harago, egiteak eraldatzen duelako errealitatea, eta egiten ikasten dugulako izaten. Baina kooperatibak ez dira kooperatiba, herria eta herrigintza bere DNAn ez badute, eraldaketa soziala bere diskurtsoaren ardatza ez bada. Herria lantegi, lantegia herrigile eta lantegia herri. Sinesten dut, kontraesanekin eta
Segi irakurtzenBerotasun bila
Leihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea zirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da, iluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat ordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo nuke aurrera egin. Baina… ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu duina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu behar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko omen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko zailtasunekin. Ikusezinak garen arren. Halaxe da, bai. Argindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala igotzen den KPIa, alokairu garestiak… negu hau sekula baino
Segi irakurtzenMotorrak berotzen
Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren
Segi irakurtzenLoteak
Hainbat dendatan aurkitu ditzakegu produktu loteak. Esaterako, babarrun platerkada prestatzeko barazki sorta: porru erdi, kipula bat, piper eta azenario pare bana, eta patata bat. Pertsonalizatzeko aukera ere badugu: prestatu gabeko barazkien artean aukeratu, eta batu erosketa orgatxora. Saltzailearentzako aukera ona da, sukaldean pretentsio handirik ez edota kozinatzeko denbora apenas daukan publikoarengana iristeko modu erraza baita. Bereziki sektore ahulenetan salmentarako berrikuntzak ezinbestekoak ditugula jakin arren, argi izan behar dugu zein den sorta hauen atzean dagoen helburua: saltzea. Plastiko poltsatxoetan salduta ez dugu merkatuaren logikarik aldatuko, ez dugu eredua eraldatuko. Biziraupena epe motzeko estrategia da, eta alboan behar du epe ertain eta
Segi irakurtzen