Gatazkaren alde

Apologia egiteko ordua iritsi da, zoritxarrez. Zoritxarrez diot, ingurura begiratu eta bake faltsuaren aldeko jarrera ikusten dudalako nonahi. Eta beldurtzen nau. Beldurtzen nau, urte luzez borrokatutako eskubideak arriskuan ikusita ere, erreakzionatzeko gaitasuna galtzen ari garela uste dudalako. AEBra begiratzen dugu, eta “geurean ez da halakorik pasako”, pentsatzen dugu. Europa, baina, ez da sozialdemokraziaren Europa. Migranteak erailtzen dituen Europa da, horretarako mugako herrialdeak erabilita batzuetan, lotsarik gabe beste batzuetan. “Ezkerrak” gobernatzen duelakoan, Espainiako parte izateaz harro sentitzen gara espainiarrak izan gabe, eskuin muturraren ideologia gero eta indartsuago den arren. EAJk eskuin muturrarekin bat egiten du energia enpresa handien alde, baina hemen

Segi irakurtzen

Kulturen arteko topaketa

Komunikabide erdi serioetan ez da besterik: eskuin muturra boterean, sare sozialetan, kalean, pintadetan. Euskaraz, ere bai. Ez dugulako zertan joan AEBra, Italiara edota Argentinara. Pentsa ze barneratuta dugun, Donostian aterpe eta jatekorik gabekoei afari solidarioak ematea debekatu duela Udalak, segurtasuna aitzaki. Kasualitatez, segurtasun neurriak pobreekiko aplikatzen dira beti. Amorrua nagusi den garaiotan iritsi zitzaigun Ordiziara Kulturen Arteko VIII. Topaketa, kaleak elkartasunez eta elkarbizitzaz betez. Bi hitzordu ekarri nahi nituzke lerrootara: hizkuntzen arteko elkarrizketa foroa eta munduko arrozen topaketa. Barrenako aretoa bete zitzaigun Ordizia Kolorek eta Garabidek antolatutako hizkuntza eta identitate anitzei buruzko topaketan. Tarana Karim-en hitzaldiaren ondoren, momentu magikoa bizi

Segi irakurtzen

Sorginok

Tekleatzeko zailtasunekin natorkizue, osaba Inazio hil berritan. 100 urte borobilekin joan zaigu, lasai eta gehiegi sufritu gabe. Aspaldiko partez Bidanian elkartu gara, elizan lehenbizi, eta mahaiaren bueltan, ondoren. Salda, haragi egosia eta txorizoa. Ardo zuria eta beltza. Eta sentimendu kontrajarri pila. Irribarreak, maitasuna, tristura, ilusioa, oroitzapenak… lotzen gaituzten erroak. Heriotzak, ezinbestean, hutsuneak kudeatzen ikastera behartzen gaitu. Eta hutsuneak, geure burua kokatzera. Nor garen eta zer garen; nondik gatozen eta non gauden; eta, zalantzarik gabe, zertarako garen. Beno, zertarako horrek antza hartu du sermoiko edukiarekin, eta ez zen nire asmoa. Baina bai, zertarako horrek zentzua ematen dio gure egunerokotasunari. Aitortuko dizuet

Segi irakurtzen

Komuneko papera (3)

Uztaila iristearekin bat, lanean komuneko papera gastatzen hasi da. Laster izango dugu paper banatzailea gurean, berak ondo baitaki zer den enpresa batek martxan segi dezan oinarrizko elementua. Pandemia garaian komuneko paperarekin bezala, une batzuetan oinarrizkoetara mugatzeko eta oinarrizkora mugitzeko beharra izaten dugu. Faktore ezberdinengatik, gure zentrotik urruntzen gara inertziaz, ikusi eta ikasitakoen ereduari jarraituz. Hor badago ariketa kontziente bat egiteko beharra, nondik gatozen, nora goazen eta nondik aritzen garen lantzeko beharra. Tripetatik ari garelako batzuetan, baina baita ere jaso eta ikasitakoetatik. Horregatik, arnasa sakon hartu, gure buruari erreparatu, eta isiluneetarako tarte bat probokatu behar izaten da. Sinfonia ederrenek ere behar

Segi irakurtzen

“Munduketariak”

Patxi Zubizarretari esker termino berri bat dugu gure hiztegietan: munduketaria. Munduketaria izatea da mundukeriei ezetz esatea, baietz esanda. Mundua konpontzea, eraikitzetik. Euskararen alde egitea, Babelgo dorrearen aniztasunetik. Arrakalei aurre egitea, komunitatea ahaldunduz. Aitortuko dizuet Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu digun kontzeptu honek maiteminduta naukala. Urte luzez eraldaketari buruz hitz egiten, justizia sozialari buruz, eredu sozioekonomikoa aldatzeari buruz… Funtsean, munduketariak garela esateko. Gure txikia eskolara daramagunean, munduketari txikiak sortzen ari garenaren ilusioz egiten dugu. Guraso elkartean amesten dugu gure txikiekin batera mundukeriak alde batera uztea lortuko dugula. Hezkuntza komunitatean sinesten dugu desorekez betetako herri eta gizartea iraultzea posible dugula. Eta

Segi irakurtzen