Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu behar ditugu. Gatozen azken asteotako beste datu batera. Ekopol ikerketa-taldeak jakinarazi duenez, Zubietako erraustegian egindako isurketen neurketetan lortutako datuen arabera, 2020an bi mila aldiz gainditu zen kutsadura muga. Kasu honetan ere, datua erabil genezake alternatibak bilatu eta egoera eraldatzeko; esaterako, Zubietako errauskailuan dauden akatsak eta
Segi irakurtzenEtiketa: euskara
Ikasturte berria
Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.
Segi irakurtzenMarketina eta euskara
Ez dut Facebook faltan botatzen, oro har. Erabaki politikoa izan zen kontua ezabatzea, ardura sozialetik egina. Izan ere, lasai asko esaten diogu edonori norekin eta zertaz aritzen garen, gure datuen erabilerak dituen arriskuei ezikusi eginez. Dena den, sare sozialetan murgilduta segitzen dut. Azken hilabeteotan, adibidez, LinkedIn-i (sare profesionalagoari) kasu egiten hasi naiz. Eta hau begitako mina! Erabiltzen dituen algoritmoei esker akaso, baina neure kontaktu euskaldun gehienak euskaraz ez beste hizkuntzetan aritzen direla ikusi dut. Are nabarmenagoa da “bertako” erakundeen kasua. Urte batzuk pasa ditut lanpostuan sare sozialak kudeatzen. Dozena bat orri eta kontu kudeatu ditut. Guzti-guztietan, euskarari gutxienez % 50eko
Segi irakurtzen@berria Ziztada jaialdiko Tobera
Orain dela hilabete batzuk BERRIAren aldeko Ziztada Jaialdia egin genuen Arrasaten. Bertan Tobera txiki bat, epaiketa bat, egin genuen. Eduki librearen aldeko (baita euskarazko edukiaren alde) keinutxo bat egin nahian, lan-taldean egindako gidoia sarera igotzea erabaki genuen, “Creative Commons Aitortu Partekatu” lizentziapean. Hemen duzue: Tobera Ziztada
Segi irakurtzenIkerketa eta euskara – #sarekohizkuntzak
Orain dela egun batzuk blog honetan erantzun gehien jaso zituen mezua idatzi nuen, eta geroxeago Facebook-en jarraitu zuen eztabaida luze bat sortu zuen. Eztabaida hartan, euskararen rola ikerketan gaia aipatu zen, gai hori berori jorratzen ari ez ginen arren. Horregatik, oraingoan gai hori lantzeko asmoa dut, asmo onenenetik, eta oraingoan ere nire ezagutza apaletik. Badira urte batzuk ikerketan murgilduta nagoela, MU Enpresagintza-n eta MIKen. Artikuluren bat idazteko zortea izan dut, ponentzia batzuk aurkeztu, proiektu batzuetan parte hartu eta doktoretzan murgiltzeko aukera. Eta horretan ari naiz egun. Nire esperientzia urte gutxikoa den arren, urteotan ikerketaren baitan hizkuntzen erabileraren garrantziaz ohartu naiz.
Segi irakurtzen