Itsasondoko mediku etxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira, inguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz, baina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik deituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio publikoko beste milaka langilek bezala. Hala ere, gaur egun inork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio publikoa ABLE (ETT) garrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere. Izan ere, agenda sozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek eskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da hiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei buruz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako politikak
Segi irakurtzenKategoria: puntua
Bagara-ri merezitako aitortza
Peluka eta toga jantzi genituen berriz ere. Eszenatokian Lope oñatiar edo aramaioarra, On Pru epailea, atsuak, baserritarrak… guztiak Bagara epaitzeko prest, bere itxiera ekitaldian. Sentimendu gazi-gozoz betetako uneak izan ziren. Urteotan bizitako une ederrak, proiektuak, erronkak… errepasatu genituen umore klabetan, hausnarketa hutsetatik harago, herrigintzan oinarritutako eraldaketa praktikan jarri izanaren sentsazioa nagusituz. Izan ere, urteotan Bagararen bueltan proiektu oso interesgarriak gauzatu dira, proiektu puntualak zenbaitzuk, baina guztiak beharrezko dugun eraldaketa sozialerako oinarriak finkatzeko ezinbesteko. Umorez bustitako toberak ekarritako terapia kolektiboak izan ditugu (indibidualismoa egurtuz, sasi-punkitasunaz barre eginez…), baita urte luzez hain ahantzita izan dugun elikadura burujabetzaren aldeko proiektuak garatu ere; Arrasateko
Segi irakurtzen4 paretetatik harago
Inork ez ninduen zoriondu. Gutxi batzuek ulertu zuten. Horrela hasi nuen ELAko ibilbidea. Eta hala pasa ditut lehen hilabeteak: ingurukoei ulertarazten zergatik utzi nuen kooperatiben mundua, eta nola egin nuen salto sindikalgintzara. Sindikatu eta kooperatiben arteko lotura estua azaltzen orduak pasa ditut. Prekarietatea egon badagoela esaten. Oso egoera latzak badaudela baita Debagoienean ere. Eta sindikatuak horren kontra borrokatzen duela. Neure soldataren %90a afiliatuen poltsikotatik datorrela, langile prekario eta pobreen poltsikotatik. Hain zuzen ere, prekario horiek dira kooperatiba batzuen jarrera salatzera etorri zaizkigunak. Hitzarmen estatala aplikatu nahi dietela beldurrez esaten digutenak. Orduko 5 euro kobratuko dituztenak. Mariak beste kooperatiba handi bati
Segi irakurtzenBiolentzia
Kutxazain bat garbitzeagatik 31 minutu. Logela bat garbitzeagatik 2’5 euro. Diru publikoarekin finantzatutako obretan 12 ordu eta orduko 5 euro. Astean 10 orduko lan jardunak. %50eko behin-behinekotasuna denda handietan. Udaletxeetan bertakoak baino azpikontratatutako langile gehiago. Afiliatzeagatik kaleratzeak. Lan jardun amaigabeak. Komunera joateko baimena oihuka eskatu beharra. Makina hutsak. Berogailua pizteko dirurik ez. Kontziliazioaren eta bizirautearen artean hautatu beharra. Beldurra. Nekea. Duintasun galera. Bizirauteko indarra nonbaitetik atera beharra. Inpotentzia. Bakardadea. Baina nola kexatuko naiz ni? Gutxienez lana dut. Ondokoa baino hobeto nagoen bitartean, dena ondo. Baina gaur lanpostu duina dena bihar prekario izango da. Nirea ere bai. Eta badakit. Baina bitartean
Segi irakurtzenBekatuak bekatu
Wikipedia kontsultatuz hasi naiz artikulua idazten. “Sindikatu” hitza bilatu dut, aitzakia perfektua azken egunotan prekaritateak erail dituen langileak aipatzeko. Euskarazko Wikipediaren arabera, sindikatuaren helburua da langileriaren interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defendatu eta sustatzea. Gaztelaniazkoak dio bere lana erabakiak hartu aurretik langileak informatu eta kontzientziatzea ere badela. Definizioak irakurri eta ahalduntzea datorkit burura, autogestioa, norbanakoaren eta komunitatearen ongizatea, pertsonaren duintasuna… eta kooperatiba. Bai, kooperatiba eta sindikatua, biak lotu ditut. Baina mesedez, ez iezaiozue inori esan. Ondo dakizuen bezala, gure bailaran bekatua da kooperatibagintza eta sindikalgintza lotzea. Ustez, eredu kontrajarriak. Baina funtsean, eskutik helduta behar luketenak. Egia da kooperatibetan sindikatuek ez
Segi irakurtzen