Jostorratzak prest!

Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka” bilatu behar dela entzun diet agintari politiko eta ekonomikoei. Famaren begi negartiak ditut buruan. Etxetik ezin irten dauden gure guraso eta aiton-amonak. Bakarrik hiltzen diren horiek, eta beraien familiak. Eta ezin dut. Ezin dut sinetsi bizitzaren gainetik ekonomia dagoela entzun izana, guztiok

Segi irakurtzen

Gelditu ditzagun makinak!

Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua da, hori soilik. Hala ere, Gobernuaren makinaria propagandistikoa martxan da etenik gabe. Azken asteotan ere nabarmen: euskal eskuinak Espainiako Kongresuan lortu ez zuen protagonismoa, hurrengo egunetan EiTB-n lortu zuen. Kate guztietan izan ziren, elkarrizketaz elkarrizketa, ezkerrak lortutako protagonismoari buelta eman nahian. Matuteren hitzaldi borobilak listoia

Segi irakurtzen

Zaintza zainduz

Adinean aurrera goazelako batetik, eta bizitzaren eta lan merkatuaren irakurketa feministak bultzatuta bestetik, ezin azken aldian zaintza lanen krisia burutik kendu: adinekoen egoitzen prekarizazioa, etxeko langile ikustezinek sufritzen dituzten “bizi” baldintzak… Emakumeak gehienak, etorkinak asko. Erresidentzietako grebako pankartak jartzen ikusten ditugu batzuk, beste batzuk, aldiz, kalera irteteko aukerarik ere ez dute. Guztiak borrokalariak, indartsuak, eta zapalduak. Hain zuzen ere, zerbitzu publikoen pribatizazioak bideratu du zaintzaren prekarizazioa, langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea gero eta okerragoak bihurtuz. Bide batez, eta oker ez banaiz, Debagoieneko hainbat adineko egoitza azken urteotan pribatizatu egin dituzte. Erabaki horien ondorioak positiboak direla ezin esan, beste hainbat

Segi irakurtzen

Seme-alaben diktadura

Duela 3 astetik bat gehiago gara etxean, prozesu eder baina gogorraren ondoren. Ustez “emakume oso” egiten nauena bete dut, behingoaz, eta Virginie Despentes-ek “King Kong teoria” liburuan deskribatutakoa frogatu: seme/alabekiko maitasun erromantikoaren diskurtsoa buruan sartzen digute; baita erditze ondorengo egunetan ere, prozesuaren idealizazioa inposatuz. Dena dela, emakume zein gizon, etxeko guztioi aldatu zaigu bizitza azken asteotan. Planak malgutu zaizkigu, ordutegiak, loa, otorduak… bizitza bera beste baten menpe dago orain. Enpresa askotako patroi-langile harremanen pare, bai horixe! Langile gara, patroiaren nahien menpe; eta, era berean, bere ongizatea bermatzeko, patroia gure lanaren menpe dago. Badira aste batzuk zutabe honetan bertan langileon eskubideak

Segi irakurtzen

Behar dugun agenda

Itsasondoko mediku etxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira, inguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz, baina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik deituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio publikoko beste milaka langilek bezala. Hala ere, gaur egun inork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio publikoa ABLE (ETT) garrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere. Izan ere, agenda sozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek eskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da hiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei buruz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako politikak

Segi irakurtzen