2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena …
Category: koop
Aza 18
Ekonomia soziala bai, baina zertarako?
Greziako Thessaloniki hiriaren kanpoaldean dago VIO.ME lantokia. 2011. urtean jabeek abandonatu egin zuten fabrika, irabazi gehiago izateko nahiagatik. Bertako langile askorentzat pentsaezina zen beste lanpostu bat topatzea, eta soluzioa bakarra zen: fabrika okupatzea. Beraiena egin, beren kabuz ekoitzi, familiak salbatu, duintasuna salbatu. 2013tik, xaboi naturalak ekoizten dituen kooperatiba da VIO.ME. Lantokian bertan ospatu zen “Langileon …
Api 26
Ilunak argituz
Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan… Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan. Erronka enpresarialez jositako hamarkadak izan dira. Gerra ondorengo Arrasate banatu eta gosetuan hasi, frankismotik pasa, …
Aza 13
Aurre-erretiroak FEEn… eta MONDRAGONen
Badira egun batzuk Zigor Ezpeletak (MONDRAGONeko kide) Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin zuena. Gestio sozialeko arloan ari denez gero (izen zehatza jakin ez dakidan arren), Fagor Etxetresna Elektrikotako bazkide “soberakinei” eskaini ahal zaien irtenbideari buruz aritu zen batez ere. Enplegua bere elkarrizketaren zentru bihurtuta. Birkokapenak aipatzerako orduan, galdetu zioten ea behin-behineko langileen konturakoak izango … Continue Reading
Aza 06
FEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak
Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan … Continue Reading
- 1
- 2