Aspaldi galdu nuen blogeko edukiaren zati bat berreskuratu dut lagun bati esker. Fagor Etxetresnak itxi zen urtekoak dira azken mezuak, 2013 amaierakoak. Hasi naiz begiratzen blogean zenbat kontu jartzen nituen… eta aizue, zelako emaria. Asteroko eduki finkoak, iritzi artikulu formal eta informalen bilduma, ikus-entzunezkoak… Sare sozialetako mezu motzetatik harago, hitz aspertuei eta hausnarketei tartea ematen nien seinale. Eduki aldetik, Puntuako artikuluen ildo bertsuko mezuak dira ordukoak ere. Freskoagoak eta arinago idatziak, akaso. Baina egia da badaudela termino batzuk garai hartan presente ez nituenak: zaintza, esaterako. Ez dut uste hau soilik nire egungo egoera pertsonala ezberdina delako izango denik. Ausarta izango naiz, eta esango dut gizartean eta aldarrikapenetan presenteago dugula orain bizitza erreproduktiboaren inguruko diskurtsoa. Mugimendu feministaren garaipenaz
Segi irakurtzenKategoria: kolaborazioak
Berotasun bila
Leihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea zirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da, iluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat ordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo nuke aurrera egin. Baina… ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu duina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu behar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko omen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko zailtasunekin. Ikusezinak garen arren. Halaxe da, bai. Argindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala igotzen den KPIa, alokairu garestiak… negu hau sekula baino
Segi irakurtzenElkar zaintzen segitzeko garaia
Eskola publikoa aukeratzeko arrazoiak zeintzuk izan ziren azaltzeko artikulua idaztera ausartu nintzen; badaezpada, matrikulazio epea bukatu zenean. Izenburutik hasita banderizoen aurkako mezua zen arren, ikastolen aurkako bandoan kokatu ninduten hainbatek. Mezua ulertzeko gaitasun faltagatik akaso, itsukeriagatik beharbada, edota segregazioaren aurrean beren burua justifikatzeko beharragatik. Zorionez, ikastoletako hainbat gurasok eskertu zuten artikulua, guztiak banderizoekin eta segregazioarekin arduratuta daudenak, ziur aski. Dena den, ikastola-eskola publiko eztabaidatik harago doa banderizoena. Edozein gai dela ere, “nire aurka” edo “nire kontra” argudioa nagusitzen da aspaldion sareetan, eta zalantzek ez dute lekurik. Osasun larrialdiak, beldurrak, ezinegonak… guztiek lagundu dute poloak elikatzen, baita txertoen eta osasun publikoaren
Segi irakurtzenMotorrak berotzen
Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren
Segi irakurtzenEtorkizuna amesten
Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu
Segi irakurtzen