Iluntasuna argitu beharraz

“Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren eta bizitzaren arteko talka, hemen ere. Itzalaldi Handia etorri zait burura, larunbat arratsaldeko pelikula eskas horietako batentzako izenburua. Txuri beltzean egindako pelikula, baina beltzetik gehiago zuritik baino, energiarena zulo beltza delako. Iluna, opakoa, zikina. Prestigeko isuria moduko likatsua. Energia berdeaz hitz egiten diguten arren, funtsean sistemak iluna izaten segitzen baitu. Eraldaketa soziala eta demokratizazioari buruz aritzen gara energia kooperatibei buruz hitz egitean. Azken finean, energiarena, beste burujabetzen

Segi irakurtzen

Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan zuen. Ez gara hain urrun joan behar, baina, greba arrakastatsuak aipatzeko. Horietako bat da Amazon-en SDR azpikontratan izandako garaipen handia, SDR Amazon. Erraldoia belauniko liburuan topatu dezakezuena. Langileen duintasuna lortzeaz gain, Amazonek duen azpikontrata-sarean pitzadura sortu du, eta kapitalismo bortitzaren ikurretako bat kolpatu eta borrokarako aukerak biderkatu ditu. Langileon antolakuntzaren indarraz kontziente, borroken kriminalizazioa egunerokoa dugu komunikabideetan. Behin eta berriro helarazten zaizkigu sindikatuen eta greben aurkako mezuak,

Segi irakurtzen

Lantegia herrigile?

Gure autoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen diskoak dira protagonista. Hala ere, bakarrik noanean Mondragon-en sinfonia kooperatiboa entzuten dut. Ez dakit norbaitek hainbestetan entzun duen diskoa, baina horietako bat bazara, “Sinfoniaren kluba” sor dezakegu elkarrekin! Bada abesti eder bat dioena “herria lantegi, lantegia herrigile, lantegia herri”… Duela gutxi irratian entzundako elkarrizketa batek pentsarazi zidan, baina, ahaztu zaigula akaso zer den herria, zer den elkartasuna. Irakaskuntza publikoko irakasleak pribilegiatuak direla zioen hizlariak, lan baldintzak hizpide. Ahaztuta, akaso, kooperatibista asko pribilegiatuak garela, soldatapeko milaka langilerekin konparatuta. Galdetu bestela paperik gabe ia esklabotzan dauzkagun etxe zaintzaileei, edota Senegaldik iritsi berritan euripean galtzerdiak saltzen ari

Segi irakurtzen

Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu horretarako: batetik, eskutitzen banaketaren bolumenak % 90eko jaitsiera izan duela (2000. urtean 1.400 milioi karta izatetik, 2024. urtean 200 milioi izatera pasa da); bestetik, danimarkarrek sarean egindako erosketen banaketak hartu duen pisua. Erpin askoko gaia, zalantzarik gabe. Erabaki pisutsu horren ondorioz, atzean geldituko dira kaleetako buzoi gorriak, zigiluak, Gabonetako postalak, eskuz idatzitako maitasun eskutitzak… baita isunak ordaintzeko zertifikatutako kartak ere. Lizitazio bidez esleituko omen

Segi irakurtzen

HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen % 64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakari ordeak gaitzetsi du absentismoaren eta oinarrizko soldataren inguruan kexatzen aritzen diren bitartean, enpresek ez dituztela lan eskubideak, araudiak eta osasun eta segurtasun neurriak betetzen. Ez da ohikoa gobernukide baten ahotik patronalaren aurkako hitzak entzutea, ez horixe. Azken asteotan komunikabideetan protagonismoa irabazi du patronalak, ezin dugu hori ukatu. Aspaldiko adostasun zabalenarekin eskatu dute sindikatuek gutxieneko soldata igotzea, ezohikoa den argazkia eskainiz. Begiak itxi, eta saiatu naiz mahaiaren bueltan imajinatzen

Segi irakurtzen