#m29greba, hamaika arrazoi, #m29-an pilatuak

Hamaika arrazoi izan ditut, izan ditugu, greba egiteko. Eta beharbada, gaurkoan #m29greba traolarekin sare sozialetan irakurritako hau izan da esanguratsuena: greba ez da aukera pertsonal bat, aukera eta betebehar sozial bat da. Konpromisoa oinarri duen hautu soziala. Eta zergatik egin dudan greba? Besteak beste, eta egun luze honen ondoren labur-labur adierazteko: Lan erreforma hau langileriaren aurkako eraso garbi eta bortitza delako. Gure aurkakoa, langileon aurkakoa, guztion aurkakoa. Bankuek, hau da, pertsona jakin batzuek, sortutako krisia jendartea ordaintzen ari delako, aberatsa aberatsago eginez eta errudunak heroi bilakatuz. Greba artefaktu soziala delako, langile kolektiboak protestarako duen tresna indartsuenetako bat. Ordua delako jendarteak

Segi irakurtzen

Omenaldi txiki bat

Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke. Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei emandako maitasuna datorkit burura. Azken unera arte emandakoa. Ez dut ahaztuko, era berean, Madrildik Azpeitira 14 ordutan bizikletaz egindako bidai hura. Pena 1936ko uztaileko hurrengo eguneko egunkariak gerra kontuak izan zituela, bestela, gure aittonak lekutxo bat izango zuen prentsan! Ez ditut ahaztuko taxista garaiko kontuak,

Segi irakurtzen

Kooperatibak alternatiba eta erresistentzia gisa

Beldurgarria, nolabait esatearren. Beldurgarria da inolako lotsarik gabe inposatu dizkiguten enpleguaren gaineko neurriak ezagutzea. Gero eta gehiago entzun beroiei buruz, gero eta ikara handiagoa sartzen zait gorputzean. Eta Greziako iraultza datorkit burura, eta Euskal Herrian zein Espainian dagoen erreakzio falta. Beharbada bat-batean lehertuko da guztia, eta Greziako erresistentziaren biolentzia iritsiko da kalera. Baina ez gaitezen itsutu, biolentzia praktikatzen da, merkatu finantzario eta botere ekonomikotatik. Boterearen biolentzia eta krudelkeria da greziarren egoera gero eta okerragoa egingo duena, Frantzian hainbat suizidio eragin dituena, aberatsak aberatsago eta pobreak pobreago egingo dituena. Nolabait, kapitalismoaren krudeltasuna 1. mundura iritsi zaigu. “Guk” egindakoa “guri” iritsi zaigu,

Segi irakurtzen

Utopiaz bi hitz

Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu bat da, azken finean. Gu bezalako ameslariek, utopia buruan izanda, eraldaketa helburu zuen prozesua abiatu zuten garai hartan. Komunitate konprometituak, berriz, Arizmendiarretaren eta bere ikasleen proiektuari jarraipena eman zion geroago. Utopia kolektibo bat bazegoen garai hartan, hein batean zapaldutako eta porrot egindako jendartearen biziraupena bermatzea

Segi irakurtzen

#kolosala -k Bilbo txiki utzi zueneko hura

Manifestazio ororen ondorengoak ezagunak dituzue. Egunkariak erosi (Euskaldunon Egunkaria eta Egin garai batean), eta argazkietan eta hitzetan gure esperantzak eta ilusioak islatuta ikusi. Baina azken aldian informazio uholdea probestu, eta hamaika komunikabidetan murgiltzen gara, interneteko argazkiak, estekak, artikuluak, bideoak… ikustera. Eta, atzoko kasuan bezala, txundituta eta irribarrez gelditzen gara sarri. Halakoa izan baitzen atzokoa, txundigarria eta pozgarria. Gaurkoan, eta atzokoa egun historikoa izan zela buruan izanik, blogean irakurritako esteken bilduma egin nahi izan dut, irribarrez eta indarrez faltan gabiltzanean mezua zabaldu eta 110000 arrazoi izan ditzagun aurrera egiteko. Hona hementxe bildumatxoa, iturri gutxi batzuekin. Zuek ere gehi ditzakezue, nahi izanez

Segi irakurtzen