(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. …
Category: ilunkaran
Ots 26
Pelutxeak eta ni
Ez diet sekula pelutxeei izenik jarri. Ez dakit nire imajinazioa oso mugatua delako edota zentzurik topatu ez diodalako. Izan ere, izena emanda ere, zertarako balioko zuen? Deituz gero ez lidakete kasurik egingo, eta alferrikako lanak ez ditugu hartuko ba! Atzera begiratu, eta gogoan dut izeba Kaximiraren etxera Gabonetan, urtero-urtero, pelutxe bat ekartzen zidala Olentzerok. Batzuei …
Ots 23
“Asier ETA biok” dokumentalaz
Atzo “Asier ETA biok” ikusi nuen. Ausarta iruditu zitzaidan, lotsaz (edo beldurrez, zeinek daki) azaleratu ez ditugun zalantzak planteatzen dituelako, besteak beste. Zentzu horretan, Aitor Merino naturaltasunez, zintzo, mintzatzen zela iruditu zitzaidan. Eta miresgarria iruditu zitzaidan. Miresgarria, sarriegi isiltzeko joera hartu dugulako, alde batean edo bestean izanda. Aldeek, zoritxarrez, oraindik ere zentzua duten gure herrian. …
Ots 15
Lehen sektoreaz bi hitz
Aitortuko dizuet ez dudala sekula lotura sendorik izan lehen sektorearekiko. Gogoan dut orain dela bi urte-edo, Garagartzako ortura joan eta Teo Guggenheim-en bezala sentitu nintzela atxur, uraza eta tomate artean. Zeinek esango zidan hain gertutik biziko nuela lehen sektorea egunerokoan. Ereindajan proiektu estrategikoa eraikitzen laguntzen nabil Bagararen eskutik orain. Neure ezjakintasunetik, harrituta (eta pozik) ikusten …
Ots 05
Euskal ekonomiaz
Euskal ekonomiaren inguruan bi hitzaldi izan ditugu azken astean Arrasaten: Debagoienako Gure Esku Dago taldeek antolatutakoa lehena, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzen ari den taldearena bigarrena. Luxuzko gonbidatuak izan ditugu bietan ere: Adrian Zelaia, Joseba Barandiaran eta Oskar Arantzabal batetik, eta Nekane Jurado bestetik. Biak euskal ekonomiari buruzkoak izanda ere, oso sentsazio ezberdinarekin …