Debagoienaz eta teknologiaz

Bakalhau–Blogsoviet biltzarra egin genuen orain dela aste batzuk, Zarauzko Putzuzulo elkartean. Beti bezala, lagunen konpainiaz gozatu (Unai, Gorka, Beñat, Imanol, Artsuaga eta abar luze bat) eta eraldaketa sozialaren bidean dauzkagun erronka eta egitasmoak elkarbanatu genituen. Zibergara–Mokolokom-eko lagunak ere bertan izan ziren, Mikel eta Damian, Bergaran martxan jarri dituzten egitasmoen berri emateko. Inbidiaz entzun nien zertan ari diren. Sarri aldarrikatzen dugu teknologiak gizartean duen garrantzia, eta Blogsovieten gisara, Bergaran lortu dute jendartea batzea. Eta niri Debagoienako subjektua etorri zitzaidan burura. Bailarak indarrak batzeko duen gaitasunaz. Arrasate Press eta Arrasate Telebistatik Goiena-ra egin genuen salto, baina egia da bailara egituratzeko tresna bakarrarekin

Segi irakurtzen

Blogen erabilgarritasunaz

Blogak. Iritzi pertsonalak plazaratzeko leku hori. Hausnarketa eta elkarrekintzarako txokoak. Euskarazko edukiak sortzeko eta geure hizkuntzaren presentzia handitzeko tresnak. Izan litezke literaturari, ekonomiari, eraldaketa sozialari, kulturari orokorrean, teknologia berriei edota modari buruzkoak, esaterako. Baina bada halako muga bat blog pertsonaletan, pertsonal izatea mugatzen dutenak. Ez da ohikoa ezinegon, tristura, min edota zorion pertsonalak plazaratzea. Horregatik, Imanolek azken asteotan zabaldutako mezuei aipamen egin nahi nien txoko honetan. Malkoak sorrarazi dizkigulako, euskal blogosfera hunkitu duelako, eta “atsegin dut”/bertxio eta abarrak barne-barnetik aterarazi dituelako. Eskerrik asko zuri, beraz, sarea erabili eta guztioi azken asteotako atsekabea hain modu goxo, eder eta gordinean zabaltzeagatik.

Segi irakurtzen

Hari muturrik nahi?

Langabezia. Emakumeen aurkako biolentzia. Kapitalaren boterea. Ustelkeria. Langileriaren eskubideen zapalketa. Bazterketa soziala. Gatazkak. Eguneroko kontuak ditugu guztiak. Guztien larritasuna, hori bakarrik aldatu da azkenaldian. Gero eta zailago zaigu irratia edo ordenagailua piztu eta irribarrea mantentzea. Errazago eta osasungarriago, berriz, mundu paralelo baten kokatzea. Baina ez ditzagun gure buruak engaina. Telezaborrak, prentsa arrosak edota futbolak eraikitako errealitatea ez da langileriaren osasuna zaintzeko tresna, jendartea lo mantendu eta ahultzeko estrategia sinple baina eraginkorra baizik. Freelance lan eskaintzek langileriaren indarra diluitzen duten gisara. Ez da erraza, hala ere, uneoro sistemaren krudelkeria (guk geuk osatu eta eraikitzen dugun sistema, bestalde) buruan izatea. Ingurura begiratu

Segi irakurtzen

Fase aldaketak… eta bestelakoak

Duela ia hiru hilabete idatzi nuen azkenekoz blogean. Lan kontuak aldatu dira. Proiektu batzuk amaitu egin dira. Fase aldaketa, beraz. Tesia martxan, baina Enpresagintza-MIK-Oñati Gestio Heziketako proiektuak ez. Kooperatibetan ebentualen rola zein den, horri buruz idaztea nuen buruan. Barrenik ez, oraingoz. Beraz, itzulera arin hau, mezu potoloagoei atea zabaltzeko. Laster (hala espero dut) kooperatibismoa, krisia/tesia, marketina eta euskara, eta beste hainbat kontu txoko honetan, ilunkaran.

Segi irakurtzen

@berria Ziztada jaialdiko Tobera

Orain dela hilabete batzuk BERRIAren aldeko Ziztada Jaialdia egin genuen Arrasaten. Bertan Tobera txiki bat, epaiketa bat, egin genuen. Eduki librearen aldeko (baita euskarazko edukiaren alde) keinutxo bat egin nahian, lan-taldean egindako gidoia sarera igotzea erabaki genuen, “Creative Commons Aitortu Partekatu” lizentziapean. Hemen duzue: Tobera Ziztada

Segi irakurtzen