Udazkena

Justu antzean natorkizue indarrez, boligrafoaren eta teklatuaren artean jauzika, artikulua ezin josi. Udazkenak biluztutako zuhaitzen gisara, mugimendu geldoan, leun, negu hotza jasateko indarra gordetzen. Barrenak tristurei buruz hitz egitea eskatzen dit. Gorputzak, aitortzak egitea. Baina, oinarrian, udazken gogor eta triste honi itxiera eman nahi diot behingoaz. Ez nabil beranduegi, ez, etxeko haritzak duela gutxi galdu baitu azken hostoa. Ez dakit inflexio-puntuak existitzen diren benetan. Erantzun bila, definizio matematikora jo dut, baina 1.800 karakteretan irakurketa existentziala egin eta aldi berean deribatu bikoitzak aipatzea gehiegizkoa iruditu zait. Beraz, aitaren abizenari traizio egin, eta zorroztasunari uko egingo diot gaurkoan. Ez dakit bizitzako zein

Segi irakurtzen

Ez da tokatzen.

Behin eta berriro errepikatu diot nire buruari. Ez da tokatzen. Ez da tokatzen. Ez, ez da tokatzen, eta punto. Osaba Joshe eta aita Joxerra imajinatzen ditut nonbaitetik guri begira, osasuntsu eta gazte segitzen dutela. Besarkatuta, buruari helduta, elortzatarrak zeharkatu dituen min gordina ezin jasan. Matematiketan eta herrigintzan deskalabro honi soluzio emateko teklaren bila, arkatza eta orriak hartu, kalkuluak egin, kalkuluak berregin… baina ezin. Zoritxarrez, deskalabro hau ezin da zuzendu. Min hau jasangarria egingo duen gauza bakarra denbora da. Denborak egingo du bere magia. Zuekin konpartitu ezingo dugun denborak. Luze eta mingarri egingo zaigun denbora. Baina, era berean, gurekin pasako duzuen

Segi irakurtzen

Kooperatiben Eguna

Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko izan. Egin, izateko egin. Aldarrikapenez harago, egiteak eraldatzen duelako errealitatea, eta egiten ikasten dugulako izaten. Baina kooperatibak ez dira kooperatiba, herria eta herrigintza bere DNAn ez badute, eraldaketa soziala bere diskurtsoaren ardatza ez bada. Herria lantegi, lantegia herrigile eta lantegia herri. Sinesten dut, kontraesanekin eta

Segi irakurtzen

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste aldean izan nintzela. Teknikari lanetan ez dakit zein zebilen, ezta elkarrizketatutakoa zein zen, baina ospitale zaharreko eskailerak baditut gogoan. “Erretratoa” izena omen zuen saioak, hala irakurri diot Joxe Aranzabali. Herriko jende esanguratsua elkarrizketatzen zuen aitak, ziur naiz goxo eta irribarrez, kamerak han zeudela ahaztera arte. Ez

Segi irakurtzen

Agur eta ohore

Uztailaren 15etik artikulu hau buruan, baina ezin hitzak topatu, aita. Bi hilabete pasa dira jada. 2 hilabete Gasteizko ZIUn hil zenetik. Maite zaitugunez inguratuta. Guztiok batuta, besarkada amaigabeetan murgilduta. Astea ere hala pasa zenuen, anai-arreba eta ilobez inguratuta. Leku hotza epel bihurtu zuten guztiek, belarrira xuxurlatutako abesti iraultzaileekin, irrintziekin, barre algara eta eskertza sentikorrenekin. Guztiok agurtu nahi zintugun, aita. Maite zaitugula esan, guri eta komunitateari emandako guztia eskertu… eta iristea nahi ez genuenari aurre egiten saiatu. Halaxe darraigu. 2 hilabeteotan errekonozimendu hitzak jaso eta jaso ari gara, oraindik ere tantaz tanta iristen ari direnak. Kooperatiben mundutik, euskalgintzatik, herrigintzatik… Baina baita

Segi irakurtzen