Ez da tokatzen.

Behin eta berriro errepikatu diot nire buruari. Ez da tokatzen. Ez da tokatzen. Ez, ez da tokatzen, eta punto.

Osaba Joshe eta aita Joxerra imajinatzen ditut nonbaitetik guri begira, osasuntsu eta gazte segitzen dutela. Besarkatuta, buruari helduta, elortzatarrak zeharkatu dituen min gordina ezin jasan. Matematiketan eta herrigintzan deskalabro honi soluzio emateko teklaren bila, arkatza eta orriak hartu, kalkuluak egin, kalkuluak berregin… baina ezin. Zoritxarrez, deskalabro hau ezin da zuzendu.

Min hau jasangarria egingo duen gauza bakarra denbora da. Denborak egingo du bere magia. Zuekin konpartitu ezingo dugun denborak. Luze eta mingarri egingo zaigun denbora. Baina, era berean, gurekin pasako duzuen denbora.

Irribarrez eta minez oroituko zaitugu, osaba. Gertatu behar ez zuena madarikatuko dugu, baina gero lasaituko gara, maitatuko zaitugu gugan zaudelako. Baina bitartean, mina, besterik ez. Hutsunea. Haserrea. Gordintasun osoa.

Osaba eta aita, txiste eta espektakulu ederrak prestatzeko denbora izango duzue orain, biok batera. Zuen bueltan dauzkazuen anai-arrebak animatuko dituena. Ziur naiz asmatuko duzuela ere zuen goxotasuna honaino ekartzen. Gugan zaudetelako. Zuek gabe, gu ez ginatekeelako gu.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude