Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu horretarako: batetik, eskutitzen banaketaren bolumenak % 90eko jaitsiera izan duela (2000. urtean 1.400 milioi karta izatetik, 2024. urtean 200 milioi izatera pasa da); bestetik, danimarkarrek sarean egindako erosketen banaketak hartu duen pisua. Erpin askoko gaia, zalantzarik gabe. Erabaki pisutsu horren ondorioz, atzean geldituko dira kaleetako buzoi gorriak, zigiluak, Gabonetako postalak, eskuz idatzitako maitasun eskutitzak… baita isunak ordaintzeko zertifikatutako kartak ere. Lizitazio bidez esleituko omen

Segi irakurtzen

HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen % 64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakari ordeak gaitzetsi du absentismoaren eta oinarrizko soldataren inguruan kexatzen aritzen diren bitartean, enpresek ez dituztela lan eskubideak, araudiak eta osasun eta segurtasun neurriak betetzen. Ez da ohikoa gobernukide baten ahotik patronalaren aurkako hitzak entzutea, ez horixe. Azken asteotan komunikabideetan protagonismoa irabazi du patronalak, ezin dugu hori ukatu. Aspaldiko adostasun zabalenarekin eskatu dute sindikatuek gutxieneko soldata igotzea, ezohikoa den argazkia eskainiz. Begiak itxi, eta saiatu naiz mahaiaren bueltan imajinatzen

Segi irakurtzen

Gatazkaren alde

Apologia egiteko ordua iritsi da, zoritxarrez. Zoritxarrez diot, ingurura begiratu eta bake faltsuaren aldeko jarrera ikusten dudalako nonahi. Eta beldurtzen nau. Beldurtzen nau, urte luzez borrokatutako eskubideak arriskuan ikusita ere, erreakzionatzeko gaitasuna galtzen ari garela uste dudalako. AEBra begiratzen dugu, eta “geurean ez da halakorik pasako”, pentsatzen dugu. Europa, baina, ez da sozialdemokraziaren Europa. Migranteak erailtzen dituen Europa da, horretarako mugako herrialdeak erabilita batzuetan, lotsarik gabe beste batzuetan. “Ezkerrak” gobernatzen duelakoan, Espainiako parte izateaz harro sentitzen gara espainiarrak izan gabe, eskuin muturraren ideologia gero eta indartsuago den arren. EAJk eskuin muturrarekin bat egiten du energia enpresa handien alde, baina hemen

Segi irakurtzen

Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila. Aitortuko dizuet ahozabalik utzi ninduela, ikusten nuena ezin sinetsi. Komunikabideak erabiltzearekin nahikoa ez, esparru pertsonala erabili duzue langile mugimenduaren aurka. Zuek, zerbitzu publikoak bermatu, indartu eta hobetzeko konpromisoa izan beharko zenuketenok. Zuek, gure txikien etorkizunarekin konprometituta egon beharko zenuketenok.    Hezkuntzako langileen greba eta mobilizazioa kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko borroka da. Langileen lan-baldintza hobeek gure txikien kalitatezko hezkuntza bermatzeko baldintzak sortzen dituzte. Ratio baxuak ezinbestekoak dira aniztasunaren kudeaketa

Segi irakurtzen

2025 efektua

Barrenak lasaitzeko beharretik hasi nintzen artikulu hau idazten, oreka bila. Izan ere, inguruan aldaketa handiak ikusten ari naiz azken aldian, mugimendu bitxiak, inflexio puntuak. Lagun batek esan zidan astrologiako ez dakit ze fasetan sartu garela, eta aldaketa bizien garaia iritsi dela. Jakin beharko dugula egokitzen, geure burua aldaketa eta desoreken aurrean erresiliente bihurtzen. Astrologiaren teorian oinarritu baino, nahiago izan dut 2000 efektua nigan eta inguruan 25 urteko atzerapenez iritsi dela pentsatzea, erosoago sentitzearren-edo. Puntua-ko irakurle gehienek oroituko duzue 2000 efektua, eta urte amaiera hartan eman ziguten txapa galanta. Shockaren doktrinarekin parekatzeko beste ez, Naomi Klein bakean utziko dugu oraingoan, baina

Segi irakurtzen