Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren eta bizitzaren arteko talka, hemen ere. Itzalaldi Handia etorri zait burura, larunbat arratsaldeko pelikula eskas horietako batentzako izenburua. Txuri beltzean egindako pelikula, baina beltzetik gehiago zuritik baino, energiarena zulo beltza delako. Iluna, opakua, zikina. Prestigeko isuria moduko likatsua. Energia berdeaz hitz egiten diguten arren, funtsean sistemak iluna izaten segitzen baitu. Eraldaketa sozialari eta demokratizazioari buruz aritzen gara energia kooperatibez hitz egitean. Azken finean, energiarena, beste burujabetzen gisara,
Segi irakurtzen