Entzierroa komentatzen genbiltzala, tinbrea. Komuneko paper banatzailea etorri zitzaigun bulegora, Usurbildik zuzenean. Ez geunden komuneko paper beharrean, baina banatzaileak argi zuen: komuneko papera da enpresa batetako gauzarik garrantzitsuena. Ez folioak, ez wifia, ez inpresora. Komuneko papera. Kontatu zigun duela urte pila bat Olaberriako lantegi handi eta garrantzitsu batekin izandako pasadizoa. Nagusietako batek deitu omen zion telefonoz, laguntza eske. Arazo larri bat zutela, enpresan komuneko paperik gabe gelditu zirela, eta langileak sutan “zeuzkala”. Larria izango zen, bai, kalean “kategoria baxuagokoak” ikusteko gai ez zenak bere izenez deitu zionean. Lanetik irten eta etxera itzultzean, ezin izan nion tentazioari eutsi. Pasadizoak protagonismoa behar
Segi irakurtzen![](https://blogak.goiena.eus/ilunkaran/wp-content/uploads/sites/98/2023/09/Toiletpaper-1.jpeg)