Zurrumurruak soilik iristen zaizkigu Goierrira Ulma eta Orona kooperatiba taldeak Mondragonetik irteteko hartu duten erabakiaren inguruan. Sare sozialetan Mondragon-en sedukzio saiakerak batetik, eta Ulmako Kontseilu Errektoreek egindako salaketak, bestetik. Lurrin goxotik urrun, guztia. Ulmarena tristuraz bizi dudan horietako bat naiz, aitortuko dizuet. Gogoan dut oraindik nola bizi izan genuen Irizar eta Amporen irteera, botere eta interes talken irakurketa eginda. Ez dakit oraingoan ere botere talkak dauden atzean, gorbata gehiegi dauden esparruetan ohikoa den moduan. Ziur aski denetik izango da, baita interes ekonomikoak ere. Dena den, bada behintzat elementu komun bat irteera hauen artean: ez da inondik inora Lagun-Aro, EPSV-tik irtetea
Segi irakurtzenHilabetea: abendua 2022
Orekak egituratzen
Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, lan-karga… Esango nuke are nabarmenagoa dela hau pertenentzia sentimendua eta ideologizazioa garrantzitsua den eremuetan; izan mugimendu aktibistan, lan burujabean edo alternatiba sozioekonomikoen aldeko borrokan. Eta non dago muga? Non dago militantzia eta lan duinaren arteko muga? Non proiektu kolektiboaren eta zaintza pertsonalaren artekoa? Galdera konplexua
Segi irakurtzenHezkuntza politikoa
Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari duten garrantzia aitortzen. Ikasle kooperatiboaren ideia oso interesgarria da, zeharkako konpetentziak eta talde-lana ezinbestekoak dira, ados. Baina egunerokoan erakusten dizkiegun apustu eta ekintza politikoek bihurtzen dute ikaslea subjektu kooperatibo eta kolektibo, nire ustez. Grebak, protestak, bilkurak, elkarlanak… horiek gabe, nola ikasiko dute ikasleek kooperatibo izaten?
Segi irakurtzen