Etorkizuna amesten

Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu

Segi irakurtzen

Aurkezpen gutuna

2021eko irailaren 14an Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako kolaborazioa da honakoa. Kaixo, arratsalde on. Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, Goierrin bizi den arrasatearra. Eta akaso… aurkezpena gehiago luzatzerik ez du merezi. Idatzizko zein ahozko artikulu bakoitza baita aurkezpen gutun bat bere baitan, are gehiago ezizenik onartzen ez den medioetan. Halaxe hasi dut ba gaurko hitzartzea, anonimotasun ezak emandako zama gainetik kendu nahian. Arrasatearra izateak badu, inplizituki, “kooperatibismoaren kalitatearen Q-a”. Aitortuta ere, geure herrian badugula kooperatibismoaren inguruan zer hausnartu.. Zer izan zen, zer den, zer lortu eta deskuidatu den… Luze eta sakon hausnar genezake. Baina, autokritikak autokritika, geure mugak onartu behar ditugu.

Segi irakurtzen