Ez dut Facebook faltan botatzen, oro har. Erabaki politikoa izan zen kontua ezabatzea, ardura sozialetik egina. Izan ere, lasai asko esaten diogu edonori norekin eta zertaz aritzen garen, gure datuen erabilerak dituen arriskuei ezikusi eginez. Dena den, sare sozialetan murgilduta segitzen dut. Azken hilabeteotan, adibidez, LinkedIn-i (sare profesionalagoari) kasu egiten hasi naiz. Eta hau begitako …