Albistegietako lehen lerrora egin dute jauzi komunitateek bat-batean; beno, energia-komunitateak dira modan jarri direnak. Izan ere, komunitatea erdigunean izatea, behar sozialak lehentasun bihurtzea, komunitateak ahalduntzea… hori guztia ez dago modan, eta ez dela sekula egongo esango nuke. Horregatik, ezinbesteko dugu ongi bereiztea zer den ekimen komunitario bat, eta zer den negozio estrategia, auzolanari eta erantzukizun sozialari gertatu zaiena ez gertatzeko. Izan ere, slogan politiko hutsean gelditu da bata, eta bestea, negozio basati eta zikinenak estaltzeko marketin tresna bikaina bihurtu da. Energia-komunitateentzat egitura juridikoa proposatu dute erakunde publiko eta enpresa handiek. Pozgarria da kooperatibak izatea beraien proposamena, definizioz kooperatibak ekimen komunitarioak
Segi irakurtzenHilabetea: martxoa 2021
Kooperatiba politikoak
1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. Ildo beretik, azken urteotan formazio kooperatiboari garrantzia eman zaio hainbat kooperatibatan, oinarri sozial eta kooperatiboaren galerari erantzunez. Hala ere, esango nuke formazio saioak neurriz kanpo baloratzen ditugula maiz. Ezinbestekoa dugu kooperatiben oinarriak eta balioak ezagutzea, baina kooperatibismoa ezagutzaz harago doa. Norbanakoen militantzia, ardura soziala eta
Segi irakurtzen