Orain dela hilabete batzuetatik Coop57-ko bazkide naiz. Finantza sozialak bultzatzen dituen kooperatiba da, egoitza Katalunian eta Euskal Herrian nodoa duena. Zertarako egin nintzen bazkide? Ba, bazkide laguntzaile gisa, nire aurrezkiekin proiektu sozial berriei laguntzeko eaukera ematen didalako. Potentzialtasun handia duen proiektua da, beste ekonomia eta finantza eredu bat bultzatu nahi duena. Perspektiba pixka bat hartu, eta kontsumitzaile edo/ta militante moduan, eraldaketa sozialeko beste hainbat proiektutan murgilduta nagoela konturatu naiz: Argia, Goiener, Eticom, Goiena, ELA, Bagara… Kuriosoena da, militante “sozial” zein euskaldun gisa ere, erakundeotan sentitzen naiz ni erosoen. Izan ere, bestelako eredu baten aldeko izaeraz gain, proiektuok badute ezaugarri komun
Segi irakurtzen