Aitortzen dut. Bizitzan lehen aldiz, ez naiz ziur ea kooperatibak diren eraldaketa sozialerako formula egokiena. Ez diot mintzagai izan ditugun arriskuengatik; merkatu interesak gainjartzea, bokazio soziala alboratzea, internazionalizazio eredu kapitalista, azpikontraten eta behin-behinekoen erabilera sistematikoa… Harago, uneko zalantzon iturria gizartearekiko behar dugun elkartasun ekonomikoa da. Kooperatibak eraldaketa sozialerako agente aktibo dira. Lekuko lanpostuak bultzatuz eta …