Erresistentziaz harago, alternatibak eraikiz

  Artikulu gau Gai Monografikoak 52-n argitaratu da: langile klasea eta alternatiben sarea Zailtasun ekonomikoak aitzakia hartuta batzuetan, ekoizpen arazoak beste batzuetan, edota inongo arrazoirik eman gabe, hainbat lantoki itxi dizkigute urteotan. Lanik gabe utzi gaituzte, errutinarik gabe, ezintasun eta ezinegonean murgilduta. Edo, sinpleki, lantokiak ixtearekin meha-txatu gaituzte. Mehatxatzen gaituzte uneoro. Izan ere, beldurra da kapitalaren tresna eraginkorrenetako bat. Beldurrez nahi gaituzte, edozein lan baldintza onartzeko prest. Lan jardun amaigabeak. Soldata miserableak. Pertsona moduan anulatzea. Gutxiestea. Borrokak eta antolakun-tzak salbatu eta salbatzen gaitu ba-tzuetan. Baina ez beti. Eta zer egin dezakegu langileok zapaltzen gaituen sistemaren aurrean? Zer egin dezakegu lantokien

Segi irakurtzen