Quantcast

apirila 2014 archive

Sinatze ekitaldi hunkigarria Arrasaten

Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure Esku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat arrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak aldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren sinatze ekitaldia egin zen, Kultur Aten (hemen argazkiak). Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari esker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko …

Continue reading

Berriro itzuliko balitz…

Abixurik eman gabe etortzen zara burura, aittona. Xabier Leteren Habanerarekin malkoak isuriz, behin eta berriz. Zure bihotzeko amoña Maritxurekin utzi zintugun Bidaniko kanposantuan, pasa dira jada bi urte. Habanera kantatu genizun, Arrasateko Gorrotxategitarrek osatutako bertsoekin. Negar malkotan ginen, eta badirudi musika goxo hori iltzatu zaidala barrenean. Malkoak begitan, zure ziklista garaiak gogoan, irribarrea bihotzean eta …

Continue reading