Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure Esku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat arrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak aldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren sinatze ekitaldia egin zen, Kultur Aten (hemen argazkiak). Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari esker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko bilakaeran gakoak izan diren pertsonez eta mugimenduetako aurpegiez. Euskalgintza genuen bertan, kooperatibagintza, gazteria, enpresariak, elkarteak, kultura eragileak… beharbada sekula batera ikusi ez ditudanak, guztiak bertan. Pasatako minak (eta alderdikeriak, bide batez) alde batera utzita une batez. Aurkezle eta antolatzaileek ez zuten gehiegi hitz egin. Sinatzaileei
Segi irakurtzenHilabetea: apirila 2014
Berriro itzuliko balitz…
Abixurik eman gabe etortzen zara burura, aittona. Xabier Leteren Habanerarekin malkoak isuriz, behin eta berriz. Zure bihotzeko amoña Maritxurekin utzi zintugun Bidaniko kanposantuan, pasa dira jada bi urte. Habanera kantatu genizun, Arrasateko Gorrotxategitarrek osatutako bertsoekin. Negar malkotan ginen, eta badirudi musika goxo hori iltzatu zaidala barrenean. Malkoak begitan, zure ziklista garaiak gogoan, irribarrea bihotzean eta beste hamaika goxotasun eta historia barnean. Azken aldian asko hitz egiten dut zuri buruz, aittona. 1936an gerra lehertu bezperan Madrildik Azpeitira egun baten nola iritsi zinen bizikletaz. Azken kilometroak patata zakua bizkarrean jarrita. Gizon ausarta zinen, aittona. Gerra garaian gudari, Intxortan eta Gernikan. Baina iluntasuna
Segi irakurtzen