Troika bisitan izan dugu Euskal Herrian, istiluz betetako martxoaren 3a Bilbon, eta martxoaren 3a oroitzeko istiluak Gasteizen. Agintari ekonomikoek, benetako agintariek, egunero-egunero ixilean praktikatzen duten biolentziaren aurrean istiluak izan ditugu. Ukrainian edo Venezuelan “herriaren iraultza” dena, “antisistemen biolentzia” da hemen. Ez dut kritikatuko, hala ere, “antisistema” hitza. Harro esan behar genuke-eta antisistemak garela. Sistema kapitalistaren …