Azken egunotan berriak eta zurrumurruak badira inguruan, Fagor Etxetresna Elektrikoen bi planta erosiko lituzkeen enpresa bat badagoela dioena. Soluzioa omen da planta horientzat. Ez dut uste hain erraza denik, hala ere. FEEren filialen eta zenbait planten salmentari buruzkoak ez dira berriak Debagoienean. Zituen arazoak entzunda, planta edo filialak esku kapitalistetara pasatzeko beldurra bazegoen lehen ere. Horrek, baina, zalantzak dakartza jabetzaren eta eredu kooperatiboaren inguruan. Jakina denez, kooperatiben ezaugarrietako bat langileen jabetzako enpresa izatea da, oinarrietako bat da. Suposa dezagun FEEko plantak (kooperatibakoak, ez filialak) saltzen direla, esku kapitalistetara doazela. Horrek suposatuko luke plantak ez liratekeela jada FEEn bazkideen esku izango.
Segi irakurtzen