Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena. Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira: Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren inguruan sortuta dauden elkarte eta ekimenen inguruko informazioa zabaldu, beraien arteko erlazioak sortuz edo estutuz. Kooperatibismoaren inguruko ezagutza bultzatu, informazio iturriak bilduz eta elkarbanatuz. Kooperatibismoaren ingurunean lanean ari diren pertsonak eta erakundeak zein bestelako eragileak bildu eta elkartu, lankidetza bultzatuz. Egon litezkeen gabeziak detektatu
Segi irakurtzen