Egun on guztioi… Honako mezua eskolan pasatako urteek emandako “ezagutzaren” ondorio da. Ez naiz ezagutza teknikoari buruz ari, edozein unibertsitatetan ematen den ezagutza horri buruz ere ez. Gure unibertsitatearen ezaugarriak etorri zaizkit burura. Kooperatibismoaren oinarria den erakundea, kooperatibak (enpresa sozialak) aurrera eramango dituzten lagunak hezten duten unibertsitatea. Hala ere, egia da hori? Errealitatea al da?
Segi irakurtzenHilabetea: otsaila 2009
Mondragon, Garaia eta Microsoft
Aspaldiko berria da gaurkoa, baina ez dakit nola itzuli den nire burura: Microsoft da gakoa, Ubuntu sistema erabiltzeko motibazioa. Asteleheneko logurearekin batera. Ba horixe. Ez dakit nola eta ez eta zergatik. Baina aipatzeke utzi nuen, beharbada nire blog pertsonalean egin nuen arren, ez dakit, astelehena da. Ba horixe. Harira. Orain dela urtebete pasatxo, goiena.net eta mondraberri.com-en (ziur naiz berrian ere azalduko zela) gure lagun Microsoft eta Mondragon Taldearen arteko lankidetza, negoziazio prozesua, hasi zela (gogoan izan elkartasunaren alde borroka egiten duen taldea dela Microsoft) irakurri nuen. Garaiara etorri behar omen dira (etorri dira jada?). Kooperatibismoa indartzeko ziur asko. Arrasateko esperientzia
Segi irakurtzenLangile ebentualak = Kooperatibismoa?
Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena). Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok baietz esango du, guztiak garela berdinak. Eskubide berberak ditugula (karkarkar). Baina, bitartean, kontseilu sozialetan soldataren jeitsiera dela eta kexaka, inguruko behin-behineko lanKIDEAK bota dituztela kontuan izan gabe. Kooperatibismoa diote. Lankidetza. Elkartasuna. Garai onetan bakarrik? Gure poltsikoak arriskuan ez dauden bitartean bakarrik? Badirudi krisiari aurre egiteko TRESNA baliagarriak direla, horixe bakarrik.
Segi irakurtzenEroskiko EMES proiektuaren inguruan
Hilabete batzuk pasa diren arren, egunkarietan EMES proiektuaren inguruko iritzi-testua topatu genuen. Jarraian atxikiko dudan arren, mezu honen amaieran gaztelerazko eta euskarazko bertsioen hiperestekak topatuko dituzue. “Duela hilabete batzuk Eroskiko zuzendaritzak adierazi zituen asmoek kezka larria sortu zuten. Gerora, ordea, hipotesirik okerrenak ere baieztatu dira. Zuzendaritzak erdietsi nahi duen azken emaitzak Eroskiren erabakitzeko ahalmena ahulduko luke, bigarren mailako kooperatiba bihurturik, eta horrek bi ondorio ekarriko lituzke: boterean gero eta gehiengo espainol handiagoa biltzea eta eragin praktikoetarako MCCtik irtetea. Ikuspegi horretatik, bidezkoa da EMES operazioaren aurka agertzeko arrazoi pisuzkoak daudela sinestea. Objektibo samar izaki, honako hau euskal kooperatibismoaren koiuntura behinen eta
Segi irakurtzenOngi etorri!
Goiburuan dioen bezala, honakoa kooperatiben inguruko hausnarketak burutzeko txokoa da. Interes pertsonaletik abiatuz, ikerketa bat martxan jartzea dut asmo, baina oraingoz girotze-prozesuan nago… Jakina, gero eta lagun gehiagoren aipamenekin gero eta aberatsagoa izango da… Eta zuen laguntza ezinbestekoa da lan horretan! Ea guztiontzat aberasgarria suertatzen den txokotxoa! Ondo izan!
Segi irakurtzen