Quantcast

Mondragon, Garaia eta Microsoft

Aspaldiko berria da gaurkoa, baina ez dakit nola itzuli den nire burura: Microsoft da gakoa, Ubuntu sistema erabiltzeko motibazioa. Asteleheneko logurearekin batera. Ba horixe. Ez dakit nola eta ez eta zergatik.

Baina aipatzeke utzi nuen, beharbada nire blog pertsonalean egin nuen arren, ez dakit, astelehena da. Ba horixe. Harira.

Orain dela urtebete pasatxo, goiena.net eta mondraberri.com-en (ziur naiz berrian ere azalduko zela) gure lagun Microsoft eta Mondragon Taldearen arteko lankidetza, negoziazio prozesua, hasi zela (gogoan izan elkartasunaren alde borroka egiten duen taldea dela Microsoft) irakurri nuen. Garaiara etorri behar omen dira (etorri dira jada?). Kooperatibismoa indartzeko ziur asko. Arrasateko esperientzia kooperatiboak asko ikas baitezake halako erakundearengandik.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

loading