Eroskiko EMES proiektuaren inguruan

Hilabete batzuk pasa diren arren, egunkarietan EMES proiektuaren inguruko iritzi-testua topatu genuen. Jarraian atxikiko dudan arren, mezu honen amaieran gaztelerazko eta euskarazko bertsioen hiperestekak topatuko dituzue.

“Duela hilabete batzuk Eroskiko zuzendaritzak adierazi zituen asmoek kezka larria sortu zuten. Gerora, ordea, hipotesirik okerrenak ere baieztatu dira. Zuzendaritzak erdietsi nahi duen azken emaitzak Eroskiren erabakitzeko ahalmena ahulduko luke, bigarren mailako kooperatiba bihurturik, eta horrek bi ondorio ekarriko lituzke: boterean gero eta gehiengo espainol handiagoa biltzea eta eragin praktikoetarako MCCtik irtetea. Ikuspegi horretatik, bidezkoa da EMES operazioaren aurka agertzeko arrazoi pisuzkoak daudela sinestea. Objektibo samar izaki, honako hau euskal kooperatibismoaren koiuntura behinen eta latzenetako bat dela esan dezakegu. Larriena, inondik ere, MCCri dagokionez.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude