Etiketaren artxiboa: behobia

21472, ni 21462 nintzen

Sailkapen ofizialaren arabera 21472 partehartzailek bukatu zuten igande
honetako Behobia-Donostia lasterketa arrakastatsua. Nik ere egin nuen,
21462 dortsal zenbakiarekin, baina ez nauzue sailkapen ofizialeko
zerrendetan aurkituko, txipa etxean ahaztuta joan bainintzen Behobiako
irteerara. Beraz 21473 partehartzailek behintzat bukatu genuen
lasterketa.

Euria goitik behera Behobiako irteeran, aterpetxo guztiak
leporaino beteta, luzaketak, beroketak, nerbioak, hidratazioa (edaten
genuena eta goitik jasotzen genuena),…
Festa
bat iruditu zitzaidan bertan bizitakoa, niretzako 2. aldia izan da
lasterketa honetan, lehenengoa duela 5 urte izan zen, apustu bat
tarteko, eta aurtengo bukatzean hurrengorako motibazioarekin geratu
naiz.
10:30ak aurretik irten zuten patinatzaile eta
ezinduek, 10:30etan berriz irabazteko hautagaiak, eta poliki-poliki
gainontzeko guztiok. Bitartean, busti, beroketak egin, aterpea bilatu,
eta zerura begira, atertuko zuen esperantzarekin.
Iritsi zitzaigun irtetzeko ordua, gure irteera
taldera bildu, eta pankartapean irteera puntura gerturatzen joan ginen,
gainean jantzitako pontxoa kendu, zerura begiratu berriz, tregua apurtxo
bat daukagula ematen du, 10, 9, 8,… 2, 1, 0! Denok aurrera egiteko
gogotsu!
Irun zeharkatu arte jende artean pilatuta, ikusleak
ere ugari, gero lasaiago, Gaintzurizketako maldetan patxadaz, euria
goitik behera, eta ikusleak aterkipean, tartean ezagun batzuk, Lezora
bidean eguzkia ere ikusi genuen, eskertu ere bai, Pasaiako portua,
zelako luzea, Mirakruz gaina, hau ere patxadaz, eta behera, ezagunak
publiko artean, familia tartekoak ere bai, animo guztien indarrak batu,
eta Kursaaletik, azkenengo zuzengunea, helmuga ikusten, eta iristea
nahi, zirraragarria benetan, azkenean helmugara iritsi, kronometroa
gelditu, eta zelako poza, duela 5 urte baino 5 minutu gutxiago, adinaren
arabera hobetzen?
Egiten zuen eguraldiarekin, behintzat korrika
egiteko hotzik ez zen, izugarrizko jendetza pilatu zen ibilbideak dituen
ia 20 kilometroetan, ura eskaintzen ere fin jende pila, horretarako
gertatutako postuetan, musika ere ez zen falta, hasieran, tartean,
amaieran, eta 21473 pertsona (behintzat) korrika. Guztioi eskerrak eta
zorionak noski!!
Hurrengo urtean ea denbora ofiziala egiten dudan…

Behobia Donostia

Gaur izan da Behobia-Donostia lasterketa ezaguna, eta neretzako lehenengo aldixa. Goizeko 8:30tan urten du Irun aldera, pixka bat galduta ibili ta gero, heldu gara. Kotxetik urten, gaineko erropak kendu, plastikozko poltsa gainetik jarri ez hotziketako, eta berotuaz irteera aldera abiatu gara korrika suabean.

Bidian goiazela, gurpildun aulkixetan urten daueinak ikusi dittugu, honeik dakoi merittua, ez dakit bi hankak ondo edukitta kirolarixak izango zian ala ez, baina aurrera egitteko indarra erakusten daue behintzat.

Lehenengo korrikalaixek 11etan urten daue, guk urten 11:15 zian ixa. 15000 pertsonatik gertu izena emunda eukainak, 13000ra ez da allau itxuria urten dunan kopurua, ta izugarrizko inpresiñua egitten dau, halako jendetzia, korrika, ta ikusten.

Iruneko jentia hotz euen, ez du txalo askorik entzun. Gero 6. kilometruan, ura hartzeko lehenengo puntua. Gu heldu gareneako botila  ugari gastauta eutzen, baina guretako beste be ba euen. Hor hasten zan gainera lehenengo aldatz haundixa, Gaintxurizketa, oso luzia iñ xat, baina erritmo lasaixan hartu dot eta ez dot larregi igarri gogortasuna. Ikusle talde bat orduan konturatu da korrikalarixen dortsaletan bakoitzan izena dauela, ta hori entzun ostian nere  aurretik hoian bat be horrekin konturatu da, dortsalari begira jarri da ta…

Pasaiara bidian gero jende gutxi egon da, portuan inguruan berriz  jendetzia, ta eskerketakua da emuten dauein animuak, samurrau joaten da ta. Korrikalari batzuk gelditu, ta pausuan ikusi dittugu, nik nere erritmuan jarraittu dot, hori bai, beti be kilometroko denbora gehitxuau egiñda.

Mirakruzeko gaina beste gauza bat izan da, oso gogorra eiñ xat, ta ez da behinguan akabo. Bide ertzak lepo jendez, tartian Odon Elorza Donostiako alkatia. Bi hanketako bikiak kargaitten hasi xat, erritmua apur bat jeitsi, ta azkenengo 3 kilometruak akabotea pentsau dot. Barrenian itsasua, gero Igeldo ta berandutxuau Kursaal agertu diranian konturatu naiz Donostian nauela, ta azkenengo indar erreserbia atara bihar dotela.

Kursaalan inguruan jente ezaguna animuak emuten, kuadrilako jentia be bai, Bretxako azokaren parian familixakuak berriz, eurak ni baino lehenau konturatu dira, ta agurketako beste indar euki dot. Helmugia bertan ikusten zan, ta azkenian allau naiz. Denboria 1:54, 2 ordutik jaistea lortu dot, baina hori gutxienekua da, uste nebena baino hobeto, eta gainera kargaitten hasi dian bikixak be hobeto neukan ordurako. Gainera helmugia pasaitteaz bat emoziñua lehertu eiñ da, ixa negarrez hasi naiz. Ez dakit zela azaldu, pentsaitten dot halako lasterketan bat burutu dauen jentiak ulerketan nauela.

Gero korrika egin dunak, ta ikustera etorri dian senidiak elkartu, ta Oiartzungo sagardotegi batera joan gara bazkaltzera. Nik behintzat apetitu ona neukan, ta ondo jan dot. Etxera bueltaitteazkuan, hankak gatzuretan euki, ta gero dortsalakin batera etorren relajaitteko krema bat bernatan emun, ta oñ hau idazten, Teledonostiko Behobiako irudixak ikusiaz. Laister ohera joan beharko dot, gorputzak eskertuko dozt.