Donejakue bidia kostatik – Irun-Deba (1)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Aurtengo udan Gotzonek
eta bixok Donejakue bidia iñ du bizikletan, Kostako bidetik. Hemen
doia iñdako etapen laburpentxo bat.

2010-08-06 – (Oñati –
Legazpi) Irun – Deba (96km)

Oñatitik urten geben
bizikletan, lehenengo helburua Legazpiko tren geltokixa zan. Ez zan
oso ondo hasi gure bidaia, minutu bateatik trena galdu gebelako,
baina prisa haundirik ez euen ta hurringuari itxoin gotsan. Ordu ta
laurdeneko bidaian ostian Irunera heldu ginan. Hemengo in biharrekua
kredentziala lortzea zan, lehenengo Junkaleko elizaraino fan ginan,
ta kontua da tren geltoki onduan dauen elizan emuten daueila.

Behin kredentzialak
hartuta bidiakin hasi ginan, hasieran ondo, fletxa horixak jarraittu
bihar zian. Gidak jarten eben puntu batzutan bizikletantzako
errepidetik hartzea komeni zala, lehenengo zatixa oinezkuen
berdinetik iñ geben, ta Guadalupeko elizara allaittea kostau xakun
benetan, harri sueltuak, lurra labana, aldatza,… danetik. Elizian
onduan, arbolapeian, hamaiketakua itteko geratu ginan, bista earra
dau bertatik, Hondarribixa, Hendaia, Irun, Aiako Harriak,…

Energia hartuta
Jaizkibel igo geben, kostaldian egoteko ez da makala bea! Gainera
egun hortan bero itten eben, ta artian ezpaten pikadan kontra in
bihar! Errepidetik jaitsi geben portua, ta azkenengo zatixan eskilara
maila batzutan bizikletian pixuakin burruka iñ ostian Pasai
Donibanera heldu ginan. Oso herri politta da, kale estu-estuakin.
Ezauketan ez dauenantzat gomendatutako bisita.

Txalupara bizikletak
igoteko komerixak iñ ostian, Pasai San Pedrora pasau ginan bertan.
Hemendik berriz kaleik kale Donostiara. Ulia igoteko gogo larrei be
ez geukan, ta bidia be ez da oso ona izango bizikletan fateko.
Lehenengo Zurriola ta gero Kontxa, pasau gittun, bixak jendez lepo,
eguraldi bikainan kontura. Bazkaixa Antiguoko taberna baten, apur bat
lasai egon ginan gero, digestiñua iñaz.

Gero hasi zian
komerixak, lehenengo Igeldo igo bihar, zelako aldatzak! Ta hemendik
fletxa horixa jarraittuta kostaldeko “basotik” doian bidia hartu
geben, oso senda estua, narrak ugari, harri sueltuak,… eskerrak
puntu baten behintzat ura topau gebela. Kostata baina allau ginan
Orixora, hemendik N-634 errepidia hartu geben, Zarautz, Getarixa,
Zumaia, Itziar igo, ta helmuga Deban. Danera 96km hanketan, goizekuak
kontauta, ta lo itteko lagun baten etxian, hondartzatik bertan. Ze
hobeto afaldu aurretik bertan bainu bat hartzea baino!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude