PLASENCIA – FUENTEROBLE DE SALVATIERRA (Salamanca)

Azkenean lo ondo egin dugu, erreka kontra asko freskatzen baitu. Goizeko 6:30etan jaiki gara, iratzargailuaren ordua aldatzea ahaztu zitzaidan, berez beranduago jaikitzea espero genuen. Ez zaigu gaizki etorri hala ere goiz jaiki beharra, etaparik luzeena gaurkoa izan baitugu.

  1. bat kilometro egin ditugu ia ezer jan gabe. Aldeanueva del Caminora heltzean erosi ditugu gosaltzeko gauzak eta bertako plazan bapo jarri gara.

Aurrera jarraitu dugu eta Extremadurako azkenengo herrian, BaƱos de Montemayorren Aitor eta Iriarekin elkartu gara. Puerto de Bejar eta gero Bejarrerainoko bidea batera egin dugu. Bejarren gu itzuli egin gara, erromatar galtzadatik joateko gomendatu baitigute, 14 bat kilometro extra egin ditugu, eskerrak eguraldi onari, orain arteko onena bizikletan aritzeko.

Galtzadako bidea ondo dago, batez ere paisaia. Julenek 2 aldiz zulatu du eta denbora dezente egon gara geldi.

Galtzadaren paralelo bide bat doa, eta guk ez genekien leku berberera zihoan edo ez. Azkenengo zatiak bide hobeago horretik egitea erabaki dugu.

Calzada de Bejar, Valverde de Valdelacasa eta Valdelacasa atzean utzi ditugu eta azkenean iritsi gara Fuenterroble de Salvatierrara. Oso nekatuta hiruok. Aitor eta Iria ere hemen dira.

Arratsalde lasaia egin dugu, gaua ere halakoa izango al da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude