CASAR DE CACERES – PLASENCIA (Caceres)

Goizeko 6:30etan jaiki gara izerditan blai. Ez da girorik egokiena lo ondo egiteko.

Ia 30 km egin ditugu herririk ikusi ere egin gabe, besteak beste Tajo ibaiaren gainetik pasatu gara, Alcantarako urtegiaren inguruan.

Hasiera bidetik egin dugu, oso polita, paisaia pixka bat monotonoa izan arren eta gero zati batzuk, amaiera barne, errepidez egin ditugu.

Lehenbiziko herria CaƱaveral izan da, bertan neska aragoiarrak aurkitu ditugu, zulatu bat izan dute eta gurpila konpontzen. Taberna baten kokakola bana hartu eta bertako tabernariarekin hitzaspertu bat egin dugu, argazki bat atera ere bai.

Hemen hasi dira komeriak, bidea ez zegoen batere ondo markatuta, hala nola heldu gara Grimaldora. N-630 bidea autobidea bihurtzen da eta hor izan ditugu tirabirak. Galisteo herrira joatea nahi genuen, baina ez dugu aurkitu bidea. Azkenean lortu dugu Plasenciara iristea. Gaur ere ur falta berdina, berotuta. Euria ere egin digu, errepidea busteko beste ere ez.

Plasencian izugarrizko beroa egiten du, gainontzean bezala. Jente guztiak beroagatik hiritik ihes egiten ei du eta taberna ia guztiak itxita daude. Jatetxe bat aurkitu dugu plazan eta eguneko menu on merke jan dugu. Gredos jatetxea.

Hostal batera joateko gomendatu digute, Hostal Real, baina oso garestia zelako kanpinera abiatu gara, 1000 izarreko hotelean lo egin behar dugu, Camping la Chopera, ta kanpin dendarik ez dugunez.

Kanpinak igerilekua dauka eta nola ez, bertan igaro dugu arratsaldearen zati eder bat. Hemen irlandarrak ugari daude.

Gero hiri ezagutzea abiatu gara, hasieran autostop egiteko asmotan, justu oinez abiatzera gindoazenean Kanpineko harreragile pasatu eta hirira hurbildu gaitu.

Oso polita da Plasenciako alde zaharra, argazki batzuk ere atera ditugu, horietako bat katedralaren aurrean.

Plazako beste taberna baten afaldu, izozki eta guzti, eta taxian kanpinera abiatu gara. Taxilaria Urnietan 20 urtez bizi ondoren hona itzulitakoa zen, eta agi denez damututa dago hori egin beharraz.

Hemen inguruan jentea ez da isiltzen, baina 12etan “toke de keda” egongo al da…??

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude