sasoibide+: Garaia aldera

Eguraldi iluna, aterkia eskuetan, Gernika ibilbidetik, Edertekerantz. Udazken koloreez gozatu, inguruko mendien kaskua zurituta, neguaren lehen hurbilpena agerian. Mendiak identifikatzea arigune polita:Udalatx, Anboto, Etxagueneko haitzak, Kurtzebarri, Aloña, Kurtzetxiki… Ikusmira ederra! Kaki arbola polita, hostoz biluzik, baina fruituz jantzita. Aramaixo erreka…

sasoibide+: Arteagarantz

Garaia parkean gora, Edertekeraino, eta handik marka urdina daukan bideari jarraitu. Hasieran, basoko bide estua, langa pare bat pasa eta pista zabala aurkitu dugu. Beherantz hartu eta, lasai, Arteaga gaineko bihurgunera heldu. Baserri zaharra eraberritu eta landetxe bihurtu zuten. Eraikin…

sasoibide+: Zigarrolako balkoira!

Ospitale ondotik gora, Andramarizuri norabidea hartu, markak jarraituz, iturritxoa eta aurrera, Asuelaraino. Asuelara heldu eta zenbait bide aukeran: Bedoñarantz, Kurtzetxiki, Andramarizuri, Bakue… Zenbaitzuek bidegurutze honi zazpi bide edo sietecaminos deritzote. Ezkerrera jotzen duen pistatik, haize bortitzak botatako pinu artean gora,…

sasoibide+: Loo

Loro, Loo… Lehen zalantza, zein da benetako izena? Loo 600m dio kartelak, beraz, lehen eztabaida argituta: Loo deritzo. Han abiatu gara, aldapan gora, Loo baserri eremuan sartu, eta Ramón Igartuarekin kontu kontari jarduteko aukera aprobetxatu dugu. Aspaldiko kontuak esan dizkigu:…

sasoibide+: Bedoñara

Bedoñara mendiko bidetik abiatu gara, ez da ohikoa gure artean, baina bidea ezagutu nahi dugu. Biterin hasi, Umezaintzatik aurrera, Fagor parean, Etxaburu eta Iramendi baserrietarako bidea hartu dugu. Berehala mendiko marka, zuri-horia (P.R.) eta Arrasateko birakoak, zuri-moreak. Etxaburu baserriaren aurrean,…

sasoibide+: mendi aldera

Asteazken arratsaldetan, lagunekin mendialdera joateko aukera berria. Etxetik gertu ditugun parajeak eta bideak ezagutu, naturan murgildu… horrekin guztiarekin gozatu. Eta horrela, gaur, lehen irteera. Goizetik eguraldi lainotua, epela, goxoa… 16:00etan Biterin elkartu, eta abiatuz bat, lehen zaparrada, baina zalantzarik egin…

sasoibide +: Aretxabaleta

2020-3-11 Aretxabaletako bidean, Arrasaten gelditzen den alberga bakarrera hurbildu gara. Gezurra dirudi, ez dira urte asko, baina zelako bizimodu aldaketa, garai hartako lixiba lanak gogorrak ziren. Erruki arropa garbiketan ibiltzen ziren emakumeak! Horiek bai merezi monumentua! Intxaustiko garbitokia: «Juan Goñi…

sasoibide + : Eskoriatza

2020-3-4 Eskoriatzarra zen Jose Arana Elortza, enpresa gizona eta bere ondasunak herriari utzi zizkion helburu jakin batzuetarako: ospitalea eta eskola eraikitzeaz gain, ura ekartzeko. Gaurko bisita Jose Aranaren mausoleoa ikusiz hasi dugu. Mariano Benlliurek, Aranaren lagunak, Carrarako marmolarekin egindako monumentuko…