sasoibide+: Aretxabaleta

Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara.

Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria, toki eguzkitsua, lasaia eta Ibarra Polikiroldegitik gertu-gertu. Lanbide Eskolaren ondoan, UDAren futbol zelaiak… eta gu, erreka ertzeko paseotik bueltan.

Kurtzebarrin elurra beheraino batetik, eta bestetik, mimosa arbolaren lore-begiak agerian. Naturaren egutegiak ez du etenik, eta aurki, lore laruz jantziko da.

Ezustekoa Iturrizar plazan: erdi-erdian eskultura modernoa, ederra. Inongo aipamenik ez bistan, ez izenburu ezta egilearen izena ere. Baina, begira-begira… estiloa ezaguna egin zaigu; baietz Iñigo Arregirena izan!! Ea jakiterik lortzen dugun.

Poliki-poliki, unibertsitateko campusera, handik santutxura eta, Arrasatera bueltan. Gaurkoan, Aretxabaletako beste eremu bat ezagutu dugu, berria, zaindua, atsegina eta, azken eraikinak bukatzear dauzkana. Gustuko paseoa gaurkoa ere!

INFORMAZIO OSAGARRIA

Eli Alzolak bildutako informazioa. Eskerrik asko!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *