sasoibide+: Loo

Loro, Loo… Lehen zalantza, zein da benetako izena? Loo 600m dio kartelak, beraz, lehen eztabaida argituta: Loo deritzo. Han abiatu gara, aldapan gora, Loo baserri eremuan sartu, eta Ramón Igartuarekin kontu kontari jarduteko aukera aprobetxatu dugu. Aspaldiko kontuak esan dizkigu: garai batean bertatik Errege Bidea pasatzen zela (Bilbo eta Santanderrera joateko); baserriaren izena Abeletxe zen, bidaia egiten zuten zalgurdiek hemen zaldiak aldatzen zituzten, bertan lotan gelditu… eta hortik omen dator etxearen izen aldaketa, Abeletxe Loo zein Loo Abeletxe, lotarako lekuari aipu eginez nonbait.

Bide berria ezagutzeko, aurrera jarraitu, metal uraren iturritxo baten ondotik, basoko bidean gustura. Hidalgo basotik pasa, eta Makatzenako baratze eremura heldu gara. Hortik aurrera, etxerako bidea aurkitzeko zalantzarik ez.

Irteera polita gaurkoa ere, ezagutzen ez genituen tokietatik ibili eta Looko baserrien berri izan ere bai. Eskerrik asko Ramoni, oso atsegina izan baita solasaldia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *