sasoibide+: Bedoñara

Bedoñara mendiko bidetik abiatu gara, ez da ohikoa gure artean baina bidea ezagutu nahi dugu. Biterin hasi, Umezaintzatik aurrera, Fagor parean, Etxaburu eta Iramendi baserrietarako bidea hartu dugu. Berehala mendiko marka, zuri-horia (P.R.) eta Arrasateko birakoak, zuri-moreak.

Bedoñarantz

Etxaburu baserriaren aurrean, markak erakusten duten norabidea, ezkerrerantz, jarraitu eta pinuak alde batera, zelaiak bestera, gorantz. Gure lagunek begi argi, eta berehala piñutelaz gain bestelako perretxikoak ere ikusi eta «zakura».

Horrela poliki-poliki, gustura, Bedoñara heldu gara. Paisaiaz gozatu eta, beherantz, etxera. Berriz ere errepikatzeko moduko bidea gaurkoa, lasaia eta autorik gabekoa. Lagunekin eta familiarekin etortzeko egokia.

INFORMAZIO OSAGARRIA

.https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/informazioa/seinalizazioa

.https://www.gmf.eus/ibilbideen_kudeaketa/index.php?idioma=EU

.https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/#Ibilbide-homologatuak

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *