sasoibide+: Zigarrolako balkoira!

Ospitale ondotik gora, Andramarizuri norabidea hartu, markak jarraituz, iturritxoa eta aurrera, Asuelaraino.

Asuelara heldu eta zenbait bide aukeran: Bedoñarantz, Kurtzetxiki, Andramarizuri, Bakue… Zenbaitzuek bidegurutze honi zazpi bide edo sietecaminos deritzote. Ezkerrera jotzen duen pistatik, haize bortitzak botatako pinu artean gora, ikusmira ederraz gozatuz, balkoira heldu gara.

Hego haizeak astintzen duen ikurriñari begira, norbaitek eginiko bankuan eseri eta, patxada ederrean Arrasateri begira, gustura. Beherantz joateko zenbait aukera daukagu, eta guk Aranguren baserri ondotik pasatzen den bidea hartu dugu. Pinu artean zehar, harizti zahar baten erditik gero, autobide gaineko zubitik, eta bide zabala gure aurrean.

Aranguren baserria

Horra hor Aranguren, Musakola auzoan, etxe zaindua, dotorea. Eguzkiaren azken izpiek argitasun berezia, fatxadako harriak, balkoitxoak… xarma berezia!! Gaurko paseoari amaiera berezia.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *