Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…
Etiqueta: Asteazkena
Altamira baserrirantz, aldapan gora, eskailerak igo… Heltzerakoan, arte eder horren irudiak, itzalak, harrapatu gaitu. Arte dotore, bikaina; garai bateko erregebidea babesten zuena. San Kristobal aldera, bidean aurrera, Jose Luis Iñarra kalean gora. Seguru asko, Arrasateko kalerik luzeena da. Gaina hartu…
Eguraldi iluna, aterkia eskuetan, Gernika ibilbidetik, Edertekerantz. Udazken koloreez gozatu, inguruko mendien kaskua zurituta, neguaren lehen hurbilpena agerian. Mendiak identifikatzea arigune polita:Udalatx, Anboto, Etxagueneko haitzak, Kurtzebarri, Aloña, Kurtzetxiki… Ikusmira ederra! Kaki arbola polita, hostoz biluzik, baina fruituz jantzita. Aramaixo erreka…
Garaia parkean gora, Edertekeraino, eta handik marka urdina daukan bideari jarraitu. Hasieran, basoko bide estua, langa pare bat pasa eta pista zabala aurkitu dugu. Beherantz hartu eta, lasai, Arteaga gaineko bihurgunera heldu. Baserri zaharra eraberritu eta landetxe bihurtu zuten. Eraikin…
Ospitale ondotik gora, Andramarizuri norabidea hartu, markak jarraituz, iturritxoa eta aurrera, Asuelaraino. Asuelara heldu eta zenbait bide aukeran: Bedoñarantz, Kurtzetxiki, Andramarizuri, Bakue… Zenbaitzuek bidegurutze honi zazpi bide edo sietecaminos deritzote. Ezkerrera jotzen duen pistatik, haize bortitzak botatako pinu artean gora,…
Meatzerreka auzoko Etxaldebarrira gaurkoan. Baserri ederra, eguzki-begia, arku dotorea… atarian Joxe Mari Langaran, argi, eta azalpenak eskaintzeko prest. Anderola izena zuen, baina suntsitu eta gero berriztu zutenean, Etxaldebarri jarri zioten, horrela azaltzen da XIX. mendeko dokumentuetan. Hala ere, badakite askoz…
COVID 19a dela eta, alarma egoera berriaren aurrean, hona sasoibideren proposamena: jarduera fisikoaren onuradun izaten jarraitzeko, astero aurreikusita dauden irteerak egin eta horren argazki bat bidaltzea. Imaginatzen duzue argazki horiekin zein mosaiko ederra osa dezakegun? Ea ba, ekin, paseatu, arnasa…
Loro, Loo… Lehen zalantza, zein da benetako izena? Loo 600m dio kartelak, beraz, lehen eztabaida argituta: Loo deritzo. Han abiatu gara, aldapan gora, Loo baserri eremuan sartu, eta Ramón Igartuarekin kontu kontari jarduteko aukera aprobetxatu dugu. Aspaldiko kontuak esan dizkigu:…
Bedoñara mendiko bidetik abiatu gara, ez da ohikoa gure artean, baina bidea ezagutu nahi dugu. Biterin hasi, Umezaintzatik aurrera, Fagor parean, Etxaburu eta Iramendi baserrietarako bidea hartu dugu. Berehala mendiko marka, zuri-horia (P.R.) eta Arrasateko birakoak, zuri-moreak. Etxaburu baserriaren aurrean,…
Asteazken arratsaldetan, lagunekin mendialdera joateko aukera berria. Etxetik gertu ditugun parajeak eta bideak ezagutu, naturan murgildu… horrekin guztiarekin gozatu. Eta horrela, gaur, lehen irteera. Goizetik eguraldi lainotua, epela, goxoa… 16:00etan Biterin elkartu, eta abiatuz bat, lehen zaparrada, baina zalantzarik egin…