sasoibide+: Ospitala-Lakre-Sanjosepe harrobia

COVID 19 dela eta, alarma egoera berriaren aurrean, hona sasoibideren proposamena: jarduera fisikoaren onuradun izaten jarraitzeko, astero aurreikusita dauden irteerak gauzatu eta horren argazki bat bidaltzea. Imaginatzen duzue argazki horiekin zein mosaiko ederra osatu dezakegun? Ea ba, ekin, paseatu, arnasa hartu, disfrutatu, gure burua eta taldea ZAINDU eta BABESTU DITZAGUN!!

San Josepeko baselizaren hondakinen ondoan pasatzerakoan, horri buruzkoak entzundakoak gogoratzen saiatuko gara. Auzoko gizarte bizitzari oso lotuta egon zen, eta kanpaiak jotzen zuenean hara biltzen ziren auzokoak. Azken meza 1962an izan zen. Festa ospatzen zen egunean, umeei txokolate eta enbolauak ematen zizkigutela gogoratzen dut (zioen sasoibide lagun batek).

SanJosepeko zubia

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://1949arrasate.blogspot.com/2012/05/san-josepeko-baseliza-ermita-de-san.html

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *