bixi-bizi tailerra

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Proziozepzioa lantzea izango da helburu nagusia, hau da oreka eta koordinazioa bereziki. Oso zentzu garrantzitsua gure bizitzaren kalitatean, berari esker erorketak ekiditu ahal izango ditugu eta. Beraz,…

sasaoibide+: bitxigintza

Garagartzarantz, gure lagun Edurneri bisita egitera. Bidean, tentagarri Uribe Auzoko haur parkea; berri-berria dirudi, kolore biziak eta lurra… biguna! Ez zegoen horrelakorik gure ume garaian, ez. Zilarrezko artisautza-tailerra. Eskuz, mimoz eta dedikazioz egindako pieza paregabeak, naturan inspiratuak, egilearen ikuspegi sortzailearekin.…

guggenheim, 25 urte

Museoaren 25 urte ospatzera Bilbora hurbildu gara, eta kafetxoa hartzearen aitzakian, San Mameseko kafetegian sartu. Askori, futbol zaleak ez izan arren, espazio berezia iruditu zaigu, eta bezero baten azalpen bitxiak gustura entzun ditugu. Museorantz, paseo polita doña casilda parketik, turisten…

garagaltza, oñatin

Goiz fresko honetan, eskuak poltsikoan, Oñatirantz. Behelainoa egon arren, panorama ikusgarria sumatzen da. Eguzkiaren epelak argitzen lagunduko du. Eli, oñatiarra izanik, ederki asko ezagutzen ditu inguruko bazterrak, eta hor, hasieratik, gustura entzun dugu kontatzeko zituenak: bertako ohiturak, pertsona esanguratsuen kontuak,…

sasoibide+: deba ibaiertza

Urrian Puntaik Punta ekimenean (2022): Erreka garbiketa. “Debagoienean errekak bizi auzolanean” eta Ibilaldi gidatua: Deba ibaiaren biodibertsitatea aztertzen; Arrasatetik Elorregira ekintzak antolatu ziren. Gure lagun Itsaso bisita gidatura joan zen, eta guri gauza bera egitea proposatu digu, Deba ibaiertzaren biodibertsitatea…

makatzena, auzo garaia

Gaurkoan, harrituta Biterin bost mutil gazte azaldu zaizkigunean, Arizmendi ikastolako GIKAIko ikasleak dira. Gaurko ibilbidean beraiek emango dizkigute arlo fisikoari dagozkion zenbait jarraibide: hasi aurretiko beroketa gomendioak, ibilbidean zehar (gorputz posturak, hidratazioa…) eta bukaerako luzaketa ariketak. Gaur Makatzenara hurbilduko gara,…

sasoibide+: antzuola

Gaur Antzuolara joateko plana, busean Bergarara eta han, S. Antoniorantz abiatu gara. Bertan zegoen ermita bota, urbanizazio berria… aspaldiko kontuak dira. Baina, ezagutu ez duenarentzat eta besteontzako ere, lekuko esanguratsuak aurkitu ditugu kapera berri horretan. Sorpresa atsegina. Antzuolarantz lehengo bidetik…

chillida leku

Gaurkoa, oso irteera berezia; Txillidaren obra ikustera, gida aparta batekin, gure laguna bihurtu den Sebas Agirretxerekin. Sasoibideko enbaxadore den Jesusen bitartez izan du gure berri, eta gaurko bisita gidatua egitea eskaini. Guk, azkar asko, baiezkoa gustura. Sebasek oso gertutik ezagutu…